
Gehiengo sindikalak deituta, hainbat eragilek bat egin dute bihar 11:00etatik aurrera Lanbide bulegoen parean egingo den elkarretaratzearekin. “Espainiako gobernua murrizketak egin eta egin, langileek urteetan lortutako eskubideak kentzen ari da,...

Larunbatean Beraungo erabilera anitzeko pistan boxeoa izan zen protagonista. Paco Bueno boxeolariak igo ziren ring-era, baina horiek ikustera jende “gutxi” animatu zen, antolatzaileen arabera, Paco Bueno gimnasioa, hain zuzen. Ehun inguru lagun joan ziren, eta horiek aukera izan zuten, “gau ederra” igarotzeko. Borrokei dagokionez, Paco Bueno neskek ez zuten garaipenik eskuratu. Hala, Paco Buenoko Irisek puntuetara galdu zuen Isabelen kontra, eta Paolak, berriz, Violetaren kontra. Paco Buenoko nesken arerioak bilbotarrak ziren. Mutiletan, berriz, neo profesionaletako bi borroka ikusteko aukera izan zen. Paco Bueno Fernando Suarezek KOz gailendu zuen Gasteizko David. Jon Nagore ere irabazle izan zen Gasteizko Yakoba gailenduta. Beste borroketan, Alfonso eta Adolforen arteko borroka baliogabe geratu zen, Kafu eta Abrahamen artekoa bezalaxe. Azkenik, Mohamed eta Ismaelen artekoan bigarrenak puntutara galdu zuen.

Dolo Marina Zufia bilbotarraren margolanak ikusgai jarri dituzte Modottin. Del monte a la playa erakusketa hilaren zortzian inauguratu zuten eta hilaren 29ra arte izango da zabalik, Kale Nagusiko 24. zenbakiko aretoan. Lanegunetan 17:00etik 20:00etara ...

Ostiralean martxan jarri zuten udako zesta punta denboraldia Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Lehenengo partidan, Olharan eta Lopezek 30-25 garaitu zituzten Goikoetxea eta Balio. Bigarren partidan, Egiguren eta Enbil Erkiaga eta Hernandezen aurka aritu ziren, eta bigarrenek irabazi zuten 29-30. Ostiralean jokatuko dute Hondarribiko VI. Masters finala eta abuztuan banakako txapelketarekin hasiko dira. Ia 200 zesta punta zale hurbildu ziren ostirakean Jostaldira, eta partiduez gozatzeaz gain, Fish&Rice jatetxeko paella eta Hiruzta Txakolindegiko txakolina dastatu zuten.

Zamalbiden amiantoa duten uralita zatiak “kontrolik gabe” bota dituztela salatu du Errenteriako Udalak. Landa Garapenerako Behemendi elkarteak eman zion gertakariaren berri Errenteriako Udaleko Ingurumen eta Mendi departamentuari joan den a...

Erromeria Eguna ospatzen ari dira Errenteria-Oreretan. Eguerdi aldera, herriko kaleak dantzaz eta musikak bete dituzte parte hartzaileek, baita joaldunek ere. Eguneko azkeneko saioa 19:00etan izango da, Aiko taldearen eskutik.

Imanol Kaskante udaltzainak, bi urrezko domina irabazi ditu, poliziek, suhiltzaileek eta segurtasun langileek jokatu berri duten Europako Barneko Arrauneko Txapelketan. Banaka zein taldeka lortu ditu dominak arraunlari ohiak.

Urkabe-Baita Uda Fest (udako festa) izango da, 18:00etatik aurrera, etxe okupatua, eta musika izango da protagonista. Hona egitaraua:18:00. Reggae doinuak, DJ Noir-en eskutik. 18:00. Reggae doinuak, DJ Noir-en eskutik. Ondoren. Hip hop kontzertua, Sure&Chap taldearekin. Gauean. Hainbat DJ izango dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 11 Eguneko Zentro ireki nahi ditu aurten herrialdean. Horietako bat izango da Hondarribikoa. Urtea bukatu banio lehen jarri nahi dute martxan.

Gaur, musika elektronikoa izango da protagonista, eta herriko DJek parte hartuko dute ElektroniKabia ekimenean. Emanaldia 16:00etan hasiko da. Bihar, 11:00etan, Klasikoak datoz ekimenaren txanda izango da, 15:00ak arte. Musika bakoitzak emateko deia eg...

Igandean Gironan jokatuko du Hondarribia Irun saskibaloi taldeak, SPAR Uni Girona taldearen kontra, Emakumeen Ligako seigarren jardunaldian. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean eta partida borrokatua espero da. Igande arratsaldean jokatuko dute, 1...

Kultur Etxean 0-6 urteko haurrentzat txikigela bat eta 6tik gorakoentzat ludoteka bat irekitzeko sinadurak biltzen hasi dira. Loraitz Haurreskolan umea duen ama baten ekimena da eta, herrian zerbitzu horiek ez daudela eta Kultur Etxean gela hutsak daud...

Luis Mariano Lirika Elkarteak opera emanaldia antolatu du heldu den asteburuan, Amaia KZn. Leoncavalloren Pagliacci eta Mascagniren Cavalleria Rusticana emanaldiak izango dira larunbatean eta igandean, arratsaldeko 19:00etik aurrera. Sarrerak 24 euroan...

Oraindik hilabete pasatxo falta dira Gabonetarako, baina Errenteria-Oreretako kaleak argiekin apaintzen hasi dira. Gaur goizean langile batzuk erdialdeko kaleetan ibili dira argiak jartzen.

EMTE Errenteriako Musika Taldeen Elkartea lanean dabil bere barruan dauden taldeak ezagutarazteko. Helburu horrekin antolatu du etziko kontzertu maratoia ere. Guztira, zortzi talde igoko dira Zumardian jarriko duten oholtzara, eta arratsaldetik gauera,...

Hilaren 24an Gipuzkoar Aurreskuko XXXII. ekitaldia eta Doinu Zahar Txapelketaren VI.a jokatuko dituzte Donibaneko kiroldegian, 19:00etatik aurrera. Lehenengoan parte hartuko duten sei gizonak zein izango diren zehaztuta dago, eta Antxoko Kultur Etxean ...

Bidasoko Kaleratzeei Stop plataformak kontzentrazioa deitu du bihar goizeko 10:00etan, Irungo Epaitegiaren aurrean. Juan Carlos Infanate irundarraren aurkako desjabetze prozesua martxan da dagoeneko eta bihar deklaratzera deitu du epaileak Infante (10:...

Hondarribiko Udaleko Nekazaritza sailak 143.000 euro gastatuko ditu landa eremuko zenbait errepide konpontzen, Gornutz, Arkolla, Zimizarga eta Jaitzubia auzoetan (ikus zein bide diren hondarribia.hitza.info-n). Nekazaritza arloko zinegotzi Gregorio Berrotaranek azaldu duenez “urtero auzo bakoitzeko bide bat berritzen saiatzen gara, egoera okerrenean dagoena”. Udalean nabaritu dute geroz eta gehiago erabiltzen direla auzo-bideak eta, horregatik, aurten ohikoa baino zati luzeagoan lan egiten ari dira: “Orain arte urtero 300-400 metro lineal egiten genituen eta aurten 1,3 kilometro konponduko ditugu”. Porlana edo asfaltoa erabiltzen ari dira. “Gune umeletan gehiago irauten du porlanak”, argitu du Berrotaranek. Berrituko dituzten bideak Bidegurutze-Balantoneatik bidegurutzera. 70 metro. Etxetxiki-bidegurutzetik Lekuona baserrira. 356 metro. Erdikoerrota. 203 metro. Soldadunea. 95 metro. San Telmorako igoera. 535 metro. Besteak. 50 metro.

Gaur goizean etxe bat botatzen aritu dira Niessen parean. Ikusgarria izan da etxea botatzeko modua, eta zarata ugari atera dute langileek. Horrek herritar askoren arreta piztu du.

Azken langabezia datuen arabera, urrian Oiartzunen langabeziak %2,96 egin du gora (hamasei langabe gehiago). Irailean, 541 langabe zeuden herrian, eta urrian 557.