
40 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak gaur goizean Irunen, emakume bat bortxatzen saiatu delakoan. Kalean zegoen beste emakume batek eragotzi du erasoa, eta biktima sorosteaz gain, ustezko erasotzailearen atzetik jo du atxiloketan lagunduz.

Andra Mari Abesbatzaren ume eta gazte koruek astelehenean hasiko du ikasturte berria: Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzek. Hurrengo egunean, Orereta Txiki eta Orereta koruetako ikasleen gurasoek bilera edukiko dute 19:00etan, Andra Mari Abesb...

Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Fanderiako igerilekua itxita egongo da hamalau egunez: astelehenetik hilaren 23ra. Horren arrazoia osasun araudiak agintzen duen garbiketa egitea da. Igerilekua erabat hustu eta garbituko dute, eta horrez gain,...

Hilaren 26ko grebaren harira, elkarretaratzea antolatu du ELAk gaurko. 12:00etan elkartuko dira, eta ordu erdi beranduago Kutxa eta Eroskiren aurrean geldituko dira, banketxeen jokabidea eta supermerkatuak Sabecoko langileen eskubideekiko duen jarrera ...

Globo batekin hasten da dena. Hori da gero buruhandi bezala ikusiko dugun eskulanaren abiapuntua. Gero puxika tapatzen joan behar da egunkari paperarekin, kapak eta kapak eginez, nahi den tamaina eman arte. Ondoren, piezak itsatsi, zuloak egin, margotu, dekoratu eta kitto. Abuztuan hasi ziren Kabian buruhandiak egiteko tailerra ematen. Hamarnaka haur dabiltza, eta gurasoen laguntzarekin, zazpi buruhandi dituzte martxan. Hasieran sei egitekoak ziren, baina Itziar Bandres arduradunak azaldu duenez, espero baino jende gehiago animatu eta bat gehiago egitea erabaki dute. Buruhandiak euskal mitologiako pertsonaietan oinarrituta daude: Amalur, Akerbeltz, Galtzagorri, Tartalo, Mari, Mari Domingi, Basajaun eta sorgina. Guztiak ongi osatutakoan, asmoa kalejira bat egitea da, herrian barrena. Hala ere, Bandresek adierazi du aurrerago zehaztuko dutela noiz izango den. Eta kalejiraren ondoren zer gertatuko da buruhandiekin? Bost buruhandi herriko auzo elkarteen artean banatuko dituzte. Pontikakoari bereziki eskerrak eman dizkiote, ekimenean laguntzeagatik. Geratzen diren beste bi buruhandiak, berriz, parte hartu duten haurren artean zozkatuko dituzte. Oriotik Errenteria-Oreretara Bandresek badu eskarmentua halako lanak egiten. Duela sei urte ere, Orion, Balearen Egunaren harira, itsasoan oinarritutako buruhandiak egin zituzten. Kabian ere halako zerbait egin nahian Bandresekin harremanetan jarri ziren, eta ekimenak interes handia piztu du hasieratik. Hala, lehenengo bilera egin zuten, eta taldetxo bat eratu. Orain astean [...]

Hilaren 26ko greba orokorra dela eta, gaur ELAk manifestazioa egin du erdialdeko kaleetan barrena Greba orokorra. Pobreziarik ez lelopean. Bidean murrizketen eta pobreziaren kontrako oihuak bota dituzte, eta batik bat banketxeak kritikatu dituzte. Era...

Eguerdian hasi dira Hondarribiko jaiak eta horrekin batera hilaren 7an urtero antolatzen diren ekitaldi irmoetatik lehena ospatu da. Haurren Danborradaren doinuek Kale Nagusian gora egin dutenean, Itziar Mendizabal Londresko Royal Balleteko dantzariak hiriaren urrezko intsignia jaso du, Aitor Kerexeta alkatearen eskutik. Udaletxeko areto nagusian burututako ekitaldi hunkigarrian, Mendizabal eskeroneko azaldu da hondarribitarrekin, eta Arma Plazako ikastolatik egunero mozorro batekin jantzita ateratzen zireneko garaiak gogoratu ditu: “Ballet dantzari esker Arma Plazako ikastolatik mozortuta ateratzen zen neska txiki hura ez da asko aldatu; orain ere egun batean printzesa, beste batean sorgina eta hurrengoan aztia bainaiz oholtza gainean”.

Pasaia Kayak eta Donostia Kayak taldeetako zortzi ordezkari Espainiako Itsas Kayakeko Txapelketan parte hartzera abiatu ziren atzo. Dagoeneko La Vila Joiosa herrian (Alacant, Herrialde Katalanak) daude, eta euren helburua dominaren bat lortzea izango d...

Xenpelar bertsolariaren omenezko eskultura bat jartzekoak dira, eta udalak jakinarazi duenez, aurkeztu diren proposamenak irekitzeko ekitaldi publiko bat egingo dute astelehenean, 08:30ean, udaletxeko lehenengo solairuan.

Irungo Udaleko Kultura arloak hiriko fanfarre eta txaranga guztiekin bilera deitu asteartean, abenduaren 4ean. 2013. urtean zehar izango diren ekitaldiak zehaztea da helburua. Bilkura, Ospitale Zaharreko Kultura eta Kirol arloan egingo dute, 13:30ean.

Denboraldia hasi zenetik lehen aldiz galdu zuen larunbatean Irun Rugby Taldeak. Asturiasko Belenos RC taldeak 19-22ko markagailuarekin garaile izatea lortu zuen Plaiaundiko zelaian. Sailkapen orokorreko azken postuetan kokatuta dago Asturiasko taldea. Irun RTk onartu duenez, lehen denbora txarra jokatu zuen eta talde bisitariak Plaiaundiko markagailua irekitzeaz gain, 7-19ko markagailuarekin iritsi zen atsedenera. Hortik aurrera, gauzak ez ziren gehiegi hobetu eta azkenean, 19-22ko emaitzarekin bukaera eman zion epaileak partidari. Zarautz Rugby Taldearen aurka lehiatuko da Irun RT larunbat honetan, Astin, 16:00etan.

Abenduaren 4tik urtarrilaren 31 arte, Manuel Lekuona Bibliotekako ikasle gela irekita egongo da, azterketak dituzten unibertsitate ikasleentzat. Bibliotekako beheko solairuko aretoa egunero egongo da irekita: astelehenetik igandera, 09:00etatik 22:00et...

Hondarribiko eta Irungo elkarteak batzen dituen Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak Teresa Egurrolaren hilketa salatzeko elkarretaratzera deitu du gaurko, Irungo Zabaltza plazan 19:00etan. Aiarako (Araba) bere etxean hil zuten Egurrola atzo, eta ur...

Informazio osoa, OARSO BIDASOKO HITZAren webgunean.

Larruzko paletan, lau partida jokatu zituzten Txosteko pilotariek joan den asteburuan. Horietatik hiru irabazi zituzten. Lehen Mailan, 23-35 irabazi zion Txostek Usurbili; Bigarren Mailan, 28-35 Urnietari; Hirugarren Mailan, 27-35 Landare 2ri, eta Hiru...

Euskaraz erostea sustatzeko, zozketa berezia antolatu dute Ttur-tturrek, udalak eta Iturri merkatari elkarteak abendurako, Ttur-tturren 10. urteurrenaren harira. Euskaraz Erosi Nahi Dut ekimena jarri dute martxan, eta herriko 11 establezimendutan euskaraz erosten dutenek, bertako dendariek egindako ekarpenekin opariak irabazi ahal izango dituzte. Astelehenetik abenduaren 26ra eskuratu ahal izango dira zozketarako txartelak, euskaraz erosiz gero, honako establezimenduetan: Aialde kafetegia. Baobab. Berezi janari denda. Elorsoro kiroldegiko kafetegia. Garbiñe edergintza. Izaro arrandegia. Lizar harategia. Lur-zaina belar denda. Martin harategia. Museo del vino taberna. Txintxosta ileapaindegia. Abenduaren 26an, Xanisteban Egunean, egingo dute zozketa, Oiartzun Irratiak prestatuko duen saio berezi batean.

FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Oiartzun-Hondarribia. Larunbata, 15:30ean. SASKIBALOIA Emakumeen Liga Cadi ICG-Hondarribia Irun. Larunbata, 13:00etan. ESKUBALOIA Euskal Liga Usurbil-La Bacaladera Hondarribia. Larunbata, 19:30ean. PILOTA Jostald...