
Heldu den larunbatean euskarazko ipuinak kontatuko ditu Xan Errotabehere kontalariak, Herriko Mediatekan. 11:00etan hasiko da ipuinaldia eta, gutxi gorabehera, ordubete iraungo du. Ohikoa den bezala, Mediatekan sartzea doan izanen da. Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak bi hilabetero euskarazko ipuinaldi bat antolatzen du Mediatekan. Hurrengo ipuin kontaketa abenduaren 1ean izanen da.

Harresilanda kalean dagoen pintura eta eskulanetako Lilixi tailerrak datorren astean hasiko ditu ikasturte berriko klaseak. Euren Facebook orrian jakinarazi dutenez, azken egunak dira izena eman nahi dutenentzat. Haurrentzat eta nagusientzat ematen dit...

Bidasoa eskubaloi taldeak garaipena lortu zuen larunbatean Santanderren (Kantabria), Adelma Sinfinen kontrako partidan (27-28). Aranburu izan zen golegile onena, zazpi golekin. Bestalde, klubetik esan dutenez, abonatuek prest dituzte datorren denborald...

Pasaia Garbia plataformak atez ateko bilketaren kontrako 4.247 sinadura aurkeztu zituen atzo notaritzan. Udalean ordezkariak dituzten talde politiko guztiei kopia bana helarazteko eskatu dute, gainera. Pasaia Garbiak adierazi du jaso dituzten sinadurak...

Bihar greba eguna dela eta, gaur egingo dute iraileko ohiko plenoa, udaletxean, 19:00etan. Gai zerrenda, hemen.

Zabalik da Tip Tap Clap elkartean izena emateko epea

Gazte Informazio Bulegoan 821 kontsulta egin ziren aurreko ikasturtean. Hauen erdiak, kontsulta informatiboak izan ziren eta gainerakoak, izen-emateak (Abaraxka ludotekan, udaleku irekietan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren udalekuetan, Gazte Foruak eta kal...

Ugaldetxoko jaietako goitibehera jaitsierara animatzeko azken eguna gaur da. Apuntatzeko: ugaldetxokulturtaldea@gmail.com.

Atzo goizean hasi zen Portu auzoko berriritartze lanen hirugarren fasea, Zuloaga eta Itsasargi kaleei dagokiona. Guztira, 2,9 milioi euroko aurrekontua izango du faseak, eta hiru zatitan egingo da. Lehen zatia, atzo hasi zena, bi kaleen arteko biribilgu berritik Arrantzaleen Hermandadera iritsiko da. Lehen zati hau Gabonetarako bukatuko dutela uste du udalak, eta hirugarren fase osoa 2013ko ekainerako. Joan den asteko ostiralean aurkeztu zituzten lanak, udaletxeko areto nagusian. Bertan, Aitor Kerejeta Alkateak esan zuen obrak bi helburu nagusi dituela: “Helburu bat ikusten ez dena izango da, lurrazpikoa, hau da, saneamenduaren berritzea eta euri urak eta ur beltzak bereiztea, araztegiak garbitu behar duen ura garbitu dezan, eta denbora eta energia galdu ez dezan berez garbia den ura garbitzen. Eta bigarren helburua, ikusiko dena, hiritartzea izango da”. Kerejetak azaldu zuenez, lanen lehen bi faseetan berritu ziren Almirante Alonso eta Matxin Artzu kaleen hiritartzearekin alderatuta, aldaketa nabarmena suposatuko du Zuloagakoak. “Hiri erdigunea oinezkoentzat atseginagoa izateko xedearekin jarraituz, protagonista auzotarra izan dadin, baina ibilgailuaren garrantzia ere kontuan izanik, Zuloaga kalearen berriritartzea altuera berean egingo da; errepidea, espaloiak eta aparkalekuak kota berean egongo dira”, azaldu zuen Kerejetak. Aldaketak trafikoan Lehen lanak seinaletika enpresa batek egin zituen atzo. Izan ere, hasieratik trafikoan hainbat aldaketa eragingo dituzte lanek. [...]

Eskola Pilota egitasmoa aurten ere martxan jarriko dute Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan. 2001 eta 2002 urteetan jaiotako neskekin lanketa berezia egin nahi dute aurten, “pilotaren eta palaren mundua ezagutu dezaten”. Hori del...

Bihar, asteazkenarekin langileak gauez lan egingo dute Soroetan. Berriritartze proiektuaren barruan, Eguzkiloreko zoruko hormigoia leuntzeko lanak egin behar dituzte, eta lanen ardura duen enpresak asteazken gauez ere ariko da lanean, goizeko lehen ord...

Bihar, asteazkenarekin jaia egingo dute Kasino Zaharra adinekoen egoitzan, 18:00etatik aurrera. Bertako abesbatzak emanaldia eskainiko du eta urtean zehar antolatutako txapelketetako sarien banaketa ere egingo dute. Horietakoren bat irabazi ez duenaren...

Behemendi elkarteak eta Irungo Udaleko Ingurumen Sailak elkarlanean antolatuta, baserritar azoka egin zuten larunbatean Zabaltza plazan. Gabonei begira, baserriko produktuen salmenta sustatu nahi zuten. Hamaika produktu salgai jarri zituzten bertan bildutako ekoizleak, hala nola, barazkiak, eztia, yogurrak, gazta, txerrikiak…. Eguraldia lagun, helburua betetzea lortu zuen baserritarren azokak.

Oreretako sei gazteetatik bosten epaia berretsi dute Auzitegi Gorenak, sei gazteek errekurtsoa aurkeztu ondoren. Euren abokatuek jakinarazi dutenez, epaia Auzitegi Nazionalera bideratu beharko dute orain, eta iristean exekutatzeko agindua emango dute. Hurrengo egunetan izango da. Iosu Arruabarrenaren errekurtsoa onartu dute, baina ez Xabier Lujanbio, Aitor Franco, Maitane Linazasoro, Ion Aitor Alberdi eta Arkaitz Anzarena. Gaur arratsaldean elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, 20:00etatik aurrera. 2008an atxilotuak 2008ko apirilean eman zuen Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Oarsoaldeko 22 gazte atxilotzeko agindua, Segiko kide izatea leporatuta. Horietako hamar, apirileko polizia operazioan atxilotu zituzten eta beste hamar, Donostiako Auzitegian aurkeztu zirenean, urte horretako uztailean. Beste bik ihes egin zuten. Apirilean atxilotu zituztenek tratu txarrak eta jazarpen sexuala salatu zituzten. Atxilotuen artetik, hamazazpi auzipetu zituzten eta gainontzeko hirurak, epaiketaren aurretik absolbitu zituzten. Segiko kide izatea leporatu zieten guztiei. Pasa den urtarrilean jakinarazi zuen Auzitegi Nazionalak Oarsoaldeko hamazazpi gazteen gaineko epaia, iazko uztailean epaiketa egin ondoren. Horietatik 11 absolbitu zituzten, eta seiri kartzela zigorrak ezarri zizkieten, epaiaren arabera betiere, «talde terroristako kide» izatea leporatuta. Lujanbiori sei urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, eta gainontzekoei seinakoa. Fiskaltzak auzipetu guztientzako zortzina urteko espetxe zigorrak eskatu zituen, eta AVTk, berriz, zortzi eta hamabi urteko zigor eskaerak. [...]

Aupa La Basca taldeak antolatuta, Gipuzkoako I. B-boying Txapelketa jokatu dute Kataxulo Gaztetxian Aupa La Basca taldeak antolatuta, Gipuzkoako I. B-Boying Txapelketa jokatu zuten larunbat arratsaldean Kataxulo Gaztetxian. B-boy Underground izan zen irabazlea, B-boy Stamer bigarrena, eta B-boy Maku hirugarrena. Lehiaketa 17:30ak aldera hasi zen. Dantzariak, zozketa egin ondoren, bat baten kontra lehiatu ziren. 19:00ak aldera final-laurdenak jokatzen hasi ziren eta lau b-boy pasatu ziren finalerdietara. Horietatik atera ziren hiru irabazleak, bi irtenaldiko lehiak jokatu ondoren. Dantzariek eta epaimahaiak ere espero baino jende gehiago bildu zen ikuskizunez gozatzera. Dantzariek, eskerrak eman zizkieten bukaeran, emandako animo eta beroagatik. Aupa La Basca taldeari eta Kataxulo Gaztetxiari ere eman zizkieten eskerrak B-boyek, ekitaldia antolatu eta lokala euren esku jartzeagatik.

Futbola Erregional Ohorezko Maila Oiartzun-Ostadar 2-1 Emakumeen Bigarren Maila Abanto-Oiartzun 0-1 Futboleko gainontzeko emaitzak: oiartzun.hitza.info webgunean. Areto futbola Gipuzkoako Lehen Maila Isu Leihoak-Oiartzun 6-4 Gipuzkoako Bigarren M...

Atzo goizaldean Gregorio Berrotaran Etxeberria Landa Garapenerako zinegotzia hil zen. 67 urte zituen eta gaixotasun luze baten ondorioz hil zen, baina azken unera arte udalean lanean izan zen Berrotaran. Hala, azaroaren 16an, udalak konpondu dituen lan...

84 lagunek erantzun duten galdeketa Elorsoroko arduradunek planteatutako galdeketa, eta horietako gehienek erabakitakoaren arabera, Elorsoro kiroldegia bi astez egongo da itxita 2013ko abuztuan, mantenu lanak egiteko: hilaren 1etik 15era. Bi aste bakar...

145 prosa lan eta 86 poesia lan aurkeztu dituzte herriko ikasleek; irabazleen lanekin liburuxka egingo dute XXV. Prosa eta Poesia Lehiaketaren sariak banatu zituzten herenegun, udaletxeko areto nagusian, Irati Etxebeste euskara zinegotziak eta Aitziber Arnaiz euskara teknikariak aurkeztutako ekitaldian. Herriko ikasleek 231 lan aurkeztu dituzte aurten, eta horietatik 30 saritu ditu epaimahaiak (behean, irabazleak). Sari banaketan zehar ikasleek euren sormen lanak irakurri zituzten jendaurrean. Lehen Hezkuntzako Hirugarren Mailatik gorako (batxilergoa barne) Oiartzungo ikasleek har dezakete parte lehiaketan. Aurten, 145 prosa lan aurkeztu dituzte, eta 86 poesiakoak. Herriko idazle gazteen artean, udaleko Euskara Sailak izendatutako epaimahaiak aukeratu ditu saridunak: «Epaile lanetan literatura, hezkuntza eta euskalgintzaren arloan aritzen diren lagun eta talde hauek aritu dira: Pello Añorga; Iñaki Arbelaitz; Sohalge Arbelaitz; Imanol Irigoien; Antton Kazabon; Intxixu AEK euskaltegia; Goiatz Labandibar; Oiartzungo Bertso Eskola eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea». Orain, saritutako lanekin osatutako liburuxka argitaratuko dute, urtero bezala. Liburuxka horiek, LH3tik gorako herriko ikasle guztiei banatuko dizkiete. Arkaitz Goikoetxeak egingo ditu liburuxkako zuzenketak. Saridunak Prosa 1go Saila. Ekiñe Arjona; Beñat Albisu eta Oihane Irastorza. 2. Saila. Ekain Sein; Irati Barron eta Iker Irigoien. 3. Saila. Alaitz Lizaso; Araitz Sagarna eta Beñat Landa. 4. Saila. Amaia Cortes; Maddi Puy eta Naroa Del Rio. 5. Saila. [...]

Gabonetako kontzertu berezia eskainiko dute Xatz eta Eskifaia abesbatzek larunbatean, Portuko elizan. 20:30ean hasiko dira eta sarrera doan izango da. Urtero egiten duten ekitaldi honetara jende asko hurbiltzen denez, emanaldia hasi baino zertxo bait l...