Neska gehiago parte hartzea nahi dute Eskola Kirolan
Eskola Pilota egitasmoa aurten ere martxan jarriko dute Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan. 2001 eta 2002 urteetan jaiotako neskekin lanketa berezia egin nahi dute aurten, “pilotaren eta palaren mundua ezagutu dezaten”. Hori del...
Eskola Pilota egitasmoa aurten ere martxan jarriko dute Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan. 2001 eta 2002 urteetan jaiotako neskekin lanketa berezia egin nahi dute aurten, “pilotaren eta palaren mundua ezagutu dezaten”.
Hori dela eta, gaur Elizalde Herri Eskolan eta etzi Haurtzaro Ikastolan, palaren sustapen jarduerak antolatu dituzte. Egun horietan, pala probatzeko aukera izango dute neskek 16:30etik aurrera ikastetxeko pilotalekuan.
Saioek ordubete iraungo dute eta bukatutakoan, 17:30ean, palan jokatzen duten emakume batzuen partida ikusteko aukera izango dute neskek.

