Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Makinak itzuli dira Portura

Atzo goizean hasi zen Portu auzoko berriritartze lanen hirugarren fasea, Zuloaga eta Itsasargi kaleei dagokiona. Guztira, 2,9 milioi euroko aurrekontua izango du faseak, eta hiru zatitan egingo da. Lehen zatia, atzo hasi zena, bi kaleen arteko biribilgu berritik Arrantzaleen Hermandadera iritsiko da. Lehen zati hau Gabonetarako bukatuko dutela uste du udalak, eta hirugarren fase osoa 2013ko ekainerako. Joan den asteko ostiralean aurkeztu zituzten lanak, udaletxeko areto nagusian. Bertan, Aitor Kerejeta Alkateak esan zuen obrak bi helburu nagusi dituela: “Helburu bat ikusten ez dena izango da, lurrazpikoa, hau da, saneamenduaren berritzea eta euri urak eta ur beltzak bereiztea, araztegiak garbitu behar duen ura garbitu dezan, eta denbora eta energia galdu ez dezan berez garbia den ura garbitzen. Eta bigarren helburua, ikusiko dena, hiritartzea izango da”. Kerejetak azaldu zuenez, lanen lehen bi faseetan berritu ziren Almirante Alonso eta Matxin Artzu kaleen hiritartzearekin alderatuta, aldaketa nabarmena suposatuko du Zuloagakoak. “Hiri erdigunea oinezkoentzat atseginagoa izateko xedearekin jarraituz, protagonista auzotarra izan dadin, baina ibilgailuaren garrantzia ere kontuan izanik, Zuloaga kalearen berriritartzea altuera berean egingo da; errepidea, espaloiak eta aparkalekuak kota berean egongo dira”, azaldu zuen Kerejetak. Aldaketak trafikoan Lehen lanak seinaletika enpresa batek egin zituen atzo. Izan ere, hasieratik trafikoan hainbat aldaketa eragingo dituzte lanek. [...]

admin
Bidasoa
2012/09/25
Portuko lanen 3. fasea

Lehen lanak seinaletika enpresa batek egin ditu, trafikoan aldaketak zehazteko

Atzo goizean hasi zen Portu auzoko berriritartze lanen hirugarren fasea, Zuloaga eta Itsasargi kaleei dagokiona. Guztira, 2,9 milioi euroko aurrekontua izango du faseak, eta hiru zatitan egingo da. Lehen zatia, atzo hasi zena, bi kaleen arteko biribilgu berritik Arrantzaleen Hermandadera iritsiko da. Lehen zati hau Gabonetarako bukatuko dutela uste du udalak, eta hirugarren fase osoa 2013ko ekainerako.

Joan den asteko ostiralean aurkeztu zituzten lanak, udaletxeko areto nagusian. Bertan, Aitor Kerejeta Alkateak esan zuen obrak bi helburu nagusi dituela: “Helburu bat ikusten ez dena izango da, lurrazpikoa, hau da, saneamenduaren berritzea eta euri urak eta ur beltzak bereiztea, araztegiak garbitu behar duen ura garbitu dezan, eta denbora eta energia galdu ez dezan berez garbia den ura garbitzen. Eta bigarren helburua, ikusiko dena, hiritartzea izango da”.

Kerejetak azaldu zuenez, lanen lehen bi faseetan berritu ziren Almirante Alonso eta Matxin Artzu kaleen hiritartzearekin alderatuta, aldaketa nabarmena suposatuko du Zuloagakoak. “Hiri erdigunea oinezkoentzat atseginagoa izateko xedearekin jarraituz, protagonista auzotarra izan dadin, baina ibilgailuaren garrantzia ere kontuan izanik, Zuloaga kalearen berriritartzea altuera berean egingo da; errepidea, espaloiak eta aparkalekuak kota berean egongo dira”, azaldu zuen Kerejetak.

Aldaketak trafikoan
Lehen lanak seinaletika enpresa batek egin zituen atzo. Izan ere, hasieratik trafikoan hainbat aldaketa eragingo dituzte lanek. Aldaketa horietatik nagusienak hauek izango dira:

  • San Pedro kalea irekita izango da astelehenetik igandera; denentzat libre izango da Miramarreko biribilgunetik Hotel Jauregi eta Erauskin farmazia arteko bidegurutzeraino; hori izango da kalearen irteera. Farmaziatik aurrera bizi direnek eta Arrantzale auzoko biztanleek jarraitu ahal izango dute San Pedro kaletik aurrera, eta kalearen zati hori sartzeko eta ateratzeko erabiliko dute.
  • Matxin Artzu kalearen norabidea aldatuko da, Zuloaga kalearen zati bat itxiko dutelako. Hala, Matxin Artzu kalea erabiliko da Portutik ateratzeko.
  • Almirante Alonsoko norabidea ere aldatuko da. Sarrera Itsasargi kalean izango dute auzotarrek eta irteera Matxin Artzutik.

Gabonen ondoren bigarren fasea egingo dute, Hermandadetik Mapfre aseguru etxeak dituen bulegoetaraino (elizaren parean), eta Itsasargitik Muelara doan zatiarekin hasiko dira, Hondar tabernatik abiatuta. Bigarren fasea hori aste santuirako bukatzea nahi dute.

Eta hirugarren faseak, pazko astetik ekainera iraungo duenak, Mapfretik Zuloaga kalearen bukaeraraino eta, Itsasargi kalean, Muelaraino izango du eragina.

Obren nondik norakoak azaltzeko, udalak 6.000 eskuorri banatuko ditu etxeetan, eta obren ardura duen enpresa tabernaz taberna eta dendaz denda dabil, lanak noiz eta nola egingo diren azaldu eta tabernari eta dendarien zalantzak argitzeko. Gainera, udal webgunean atal berezia jarri dute informazio osatuarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.