
Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan, txirrindularitza aztertuko dute gaur. Hiru gonbidatu izango ditu Joxe Migel Lopezek: Mikel Astarloza, Oiartzunen bizi den Euskaltel Euskadiko txirrindulari sanpedrotarra; Asier Otaegi, Astarloza Taldeko kidea, et...

Marinel Azokak 54 artisau postu hartuko ditu asteburuan

Etzitik aurrera, Bidasoa eskualdean bi pediatria kupo gehiago izango dira, eta horrek eragin zuzena izango du Irungo zein Hondarribiko zenbait erabiltzaileengan. Orain arte hamar kupo zeuden, eta hamabi izango dira aurrerantzean. Horrenbestez, astelehe...

Eskifaia Abesbatza kalez kale ariko da abenduaren 24ko eguerdian, Kantu Berri On! egitasmoaren bigarren ekitaldian. Eskifaia Elkarteak antolatutako ekimena da, baina ez dago Eskifaiakoei soilik zuzenduta, 16 urtetik gorako herritar guztiei baizik. Horregatik, egoitzako atea abesbatzakoak ez direnentzat ere irekita egongo da astelehenero, 20:15etik 21:00etara (Jostaldi pilotalekuaren ondoan). Herenegun hasi ziren entseguekin, iazko ekitaldian abestutako kantak gogoratuz: Haurtxo maite, Olentzero, Lau haizetara, Noel, noel… “Ekintza honen helburua gabonetan abestu nahi duten guztiei abesbatza irekitzea da”, esan du Anatxo Gezala Eskifaiako kideak. “Herrian sekulako zaletasuna dago abesbatzekin, giro izugarria sortzen da, baina askok ez dute beren burua Eskifaian ikusten, edo ezin dute konpromiso hori hartu”, adierazi du. 16 urtetik gorakoentzat antolatutako ekimena da. Iaz egin zuten lehen aldiz eta oso gustura geratu zirela esan du Gezalak: “Esperientzia izugarri ona izan zen. Hogei lagun batu zitzaizkigun abenduaren 24rako eta horietako hiruk, gainera, abesbatzan modu iraunkorrean sartzea erabaki zuten. Ez zuten euren burua abesbatzan ikusten eta, begira, oso ondo sartu dira Eskifaian”. Entsegu arinak Eskifaiatik kantu zaletasuna duten guztiei dei egin diete parte hartzeko, edozein dela beren maila: “Entseguak oso arinak dira eta ez da beharrezkoa musika ikasketak edukitzea Kantu Berri On! ekintzan parte hartzeko”. Iazkoa ondo atera zenez, aurten antzerako ibilbidea egingo [...]

San Juango arraunlariei, emakumeei eta gizonei, omenaldia egin zieten joan den larunbatean Donibaneko pilotalekuan. Ekitaldia Santiago plazan ziren egitekoak, baina eguraldi txarragatik, azkenean pilotalekuan egin zuten. Kirolariek jaso zuten aitortzaz...

Euskal Ligako sailkapeneko beheko aldetik ateratzeko ezinbestekoa zuen La Bacaladera Hondarribiak joan den igandean Hondartzan Gure Auzuneren kontra jokatu beharreko partida irabaztea, baina kanpotarrak nagusi izan ziren (24-30), eta hondarribiarrak az...

Jose Antonio Santano alkateak G-636 errepidean pantailak jartzeko eskaria helarazi dio aste honetan Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun diputatuari, prentsa ohar batean jakitera eman denez. Errepideak Dunboa auzoa zeharkatzen duen le...

Real Union futbol taldea Sestao River taldearen aurka lehiatu zen larunbatean, etxetik kanpoko partidan. Markagailua estreinatu zuten arren, txuri-beltzek 2-1 galdu zuten, azkenean. Gainera, partidaren bukaeran sartu zituzten bizkaitarrek bi golak. Las...

Helegitea jarri ondoren, Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren zain daude Errenteria-Oreretako sei gazte. Segiko kide izatea egotzita, sei eta sei urte eta erdiko espetxealdia izan dezakete. Horietako bi kide dira Xabier Lujanbio (Errenteria-Orereta, ...

25 urte bete dituzte aurten Pirritx eta Porrotx pailazoek eta hain zenbaki borobila ospatzeko grabaketa berezia egin dute, formato sinfonikoan. Horretarako, mende laurdenez Euskal Herriko hamarnaka herrietan abestu izan dituzten doinu gogokoenak orkest...