Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Gabon egunean abestu nahi dutenak astelehenero elkartuko dira Eskifaian

Eskifaia Abesbatza kalez kale ariko da abenduaren 24ko eguerdian, Kantu Berri On! egitasmoaren bigarren ekitaldian. Eskifaia Elkarteak antolatutako ekimena da, baina ez dago Eskifaiakoei soilik zuzenduta, 16 urtetik gorako herritar guztiei baizik. Horregatik, egoitzako atea abesbatzakoak ez direnentzat ere irekita egongo da astelehenero, 20:15etik 21:00etara (Jostaldi pilotalekuaren ondoan). Herenegun hasi ziren entseguekin, iazko ekitaldian abestutako kantak gogoratuz: Haurtxo maite, Olentzero, Lau haizetara, Noel, noel… “Ekintza honen helburua gabonetan abestu nahi duten guztiei abesbatza irekitzea da”, esan du Anatxo Gezala Eskifaiako kideak. “Herrian sekulako zaletasuna dago abesbatzekin, giro izugarria sortzen da, baina askok ez dute beren burua Eskifaian ikusten, edo ezin dute konpromiso hori hartu”, adierazi du. 16 urtetik gorakoentzat antolatutako ekimena da. Iaz egin zuten lehen aldiz eta oso gustura geratu zirela esan du Gezalak: “Esperientzia izugarri ona izan zen. Hogei lagun batu zitzaizkigun abenduaren 24rako eta horietako hiruk, gainera, abesbatzan modu iraunkorrean sartzea erabaki zuten. Ez zuten euren burua abesbatzan ikusten eta, begira, oso ondo sartu dira Eskifaian”. Entsegu arinak Eskifaiatik kantu zaletasuna duten guztiei dei egin diete parte hartzeko, edozein dela beren maila: “Entseguak oso arinak dira eta ez da beharrezkoa musika ikasketak edukitzea Kantu Berri On! ekintzan parte hartzeko”. Iazkoa ondo atera zenez, aurten antzerako ibilbidea egingo [...]

admin
Bidasoa
2012/11/14

Eskifaia Abesbatza kalez kale ariko da abenduaren 24ko eguerdian, Kantu Berri On! egitasmoaren bigarren ekitaldian. Eskifaia Elkarteak antolatutako ekimena da, baina ez dago Eskifaiakoei soilik zuzenduta, 16 urtetik gorako herritar guztiei baizik. Horregatik, egoitzako atea abesbatzakoak ez direnentzat ere irekita egongo da astelehenero, 20:15etik 21:00etara (Jostaldi pilotalekuaren ondoan).

Herenegun hasi ziren entseguekin, iazko ekitaldian abestutako kantak gogoratuz: Haurtxo maite, Olentzero, Lau haizetara, Noel, noel… “Ekintza honen helburua gabonetan abestu nahi duten guztiei abesbatza irekitzea da”, esan du Anatxo Gezala Eskifaiako kideak. “Herrian sekulako zaletasuna dago abesbatzekin, giro izugarria sortzen da, baina askok ez dute beren burua Eskifaian ikusten, edo ezin dute konpromiso hori hartu”, adierazi du.

Kantu Berri On!

Kantu Berri On! ekimena irekia dela nabarmendu dute

16 urtetik gorakoentzat antolatutako ekimena da. Iaz egin zuten lehen aldiz eta oso gustura geratu zirela esan du Gezalak: “Esperientzia izugarri ona izan zen. Hogei lagun batu zitzaizkigun abenduaren 24rako eta horietako hiruk, gainera, abesbatzan modu iraunkorrean sartzea erabaki zuten. Ez zuten euren burua abesbatzan ikusten eta, begira, oso ondo sartu dira Eskifaian”.

Entsegu arinak
Eskifaiatik kantu zaletasuna duten guztiei dei egin diete parte hartzeko, edozein dela beren maila: “Entseguak oso arinak dira eta ez da beharrezkoa musika ikasketak edukitzea Kantu Berri On! ekintzan parte hartzeko”.

Iazkoa ondo atera zenez, aurten antzerako ibilbidea egingo dute abenduaren 24an. Mendeluko Betharram zaharren egoitzan hasi eta Portuan bukatu zuten; bidean Amuten, Kostan, Damarri plazan (Zumardia parean) eta Arma Plazan geldialdiak egin zituzten, abesteko.

Informazio gehiago nahi dutenek Facebook orriaren bitartez edo 660 47 58 02 telefono zenbakira deituta lor dezakete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.