Arraunlariek babesa jaso dute
San Juango arraunlariei, emakumeei eta gizonei, omenaldia egin zieten joan den larunbatean Donibaneko pilotalekuan. Ekitaldia Santiago plazan ziren egitekoak, baina eguraldi txarragatik, azkenean pilotalekuan egin zuten. Kirolariek jaso zuten aitortzaz...
San Juango arraunlariei, emakumeei eta gizonei, omenaldia egin zieten joan den larunbatean Donibaneko pilotalekuan. Ekitaldia Santiago plazan ziren egitekoak, baina eguraldi txarragatik, azkenean pilotalekuan egin zuten.
Kirolariek jaso zuten aitortzaz gain, beste hainbat ekimen egin zituzten: sasoiko argazkiak eta bideoak ikusteko aukera izan zuten bertan izan zirenek, baita banderen bedeinkapena ere. Ekitaldiaren ondoren afarian bildu ziren talde arrosaren zaleak.

