Pandemia ezkero itxita egon da Kasino Zaharreko kafetegia. Zerbitzua martxan jartzeko lehiaketara atera du udal gobernuak.
Urriko uholdeen harira gobernu taldeak hartu dituen erabakiez hausnarketa egin du Estitxu Urtizberea zinegotziak, eta etorkizunerako martxan dauden planen xehetasunak eman ditu.
Bihartik (azaroak 1) aurrera abiatuko da TAO sistema. Veronica Urkiola Lekuona plazatxoaren ondoko aparkalekuan eta Mendelu Berrako eta Gibeletako aparkalekuetan ezarriko da.
Babesgabetasun egoeran dauden adin txikikoei laguntza psikosoziala emateko zerbitzua eskainiko zaie aurrerantzean.
Fatxada argi arrosez argiztatutako dute bihar (hilak 19) 19:18etan Espainiar Minbiziaren aurkako elkarteak eskatuta.
Do re ni metodologian oinarritutako ikastaroa izango da. Haren nondik-norakoak gizarteratzeko hilaren 22an aurkezpen irekia egingo dute Kultur Etxean.
Abenduaren 2an itxiko da eskaera egiteko epea. Arrantzale auzoko plazan ezarriko dira txosnak.
Hilaren 30ean izango da masterclassa, Marrazketa eta Pintura Udal Akademiaren egoitzan. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Txingudi Ikastolaren inguruko zuhaitzak kimatzeko lanak hasi ditu udalak. Pilatutako adar eta egurrak herritarren eskura jarriko dituzte.
EUDELek antolatutako jardunbide egokien jardunaldietan eredu "oso ontzat" jarri dute udalaren zerbitzu hau. Sergio Javier udal ordezkaria bertan izan zen.
Udaleko Kontratazio sailean gaiari buruzko aholkularitza eskainiko dute. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.
Odola ez emateko dauden topikoak desmitifikatzeko kanpaina abiatuko du Irungo Udalak. Kanpainari bukaera emateko odol emate handi bat antolatu dute Zabaltza plazan.