Edonork har lezake parte, baina obra bakarra aurkeztu daiteke. Sari nagusia 600 eurokoa izango da eta 200 euroko akzesita ere banatuko dute.
San Pedro kaleko barazki eta produktu azokarekin hasi dute hondarribiarrek aurtengo San Tomas eguna. Orain, Xoxote Banda eta Klink Elkarteko dantzarien txanda da.
San Tomas eguna ari dira ospatzen Irunen. Egun osoko egitaraua ondu dute gaurko egunerako, eta jai giroa ez da gauera arte geldituko.
2025ean hamalaugarren konpainia batek desfilatuko du alarde parekidean: Meaka konpainiak. "Berdintasunaren bidean aurrera pausuak emateko konpromiso irmoa" adierazi zuten atzoko aurkezpenean.
Egun osoan zehar egongo da zer egin, ikusi eta entzun Urdanibia plazan. Ez dute hutsik egingo nekazarien postuek eta txosnek.
Alarde parekidearen hamalaugarren konpainia izango da, 2025eko desfilean. Hilaren 13an agerraldia egingo du konpainiak.
Hilaren 15ean izango da kontzertua Amaia Kultur Zentroan, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak salgai daude.
Gaur goizean Hondarribiko Euskal Azoka eta Eguberrietako merkatua aurkeztu dituzte. Lehena hilaren 12an zabaldu eta igandera arte (hilak 15) luzatuko da. Merkatua, berriz, hilaren 14etik 15era.
Izotz-pistak, haurrentzako atrakzioak, merkatarien eta artisauen azoka, BeVeggie jaialdi beganoa, kaleetako ikuskizunak, Olentzeroren erakusketa eta askoz gehiago
Argiak pizteko ekitaldian kalejira ere egingo dute. Argiak pizten alkateaz gain, El Pilar ikastetxeko ikasleak ere egongo dira. Ondoren, Gisela Llado abeslariak Irun Hiria Musika Bandarekin abestuko du.
Irungo 400 pertsona baino gehiagori egingo diote inkesta telefono bidez. Bihar hasiko dira eta hilaren 12an bukatu.
Asteburu honetan postaria eta erregeen desfilea iritsiko dira Hondarribira.
Desfilea hilaren 5ean izango da eta gutun bilketa hilaren 4an. Bi kasuetan mugikortasun urriko pertsonentzako egokituta egongo da.
Hilaren 7tik aurrera ekingo diote bigaren faseari, beraz, Koparen eta Saindua Gaztelekuaren arteko errepidea itxita egongo da.
Hilaren 6ra bitarte izango dituzte apaingarriak lehiaketan parte hartu duten hamar saltokiek. Aurten "oso maila ona" izan da.
Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean izango da hitzordua, hilaren 22an, eguerdiko 12:30ean.
Barazki eta produktuen azoka, kalejira, herri kirolak, dantzaldiak, haurrentzako jolasak eta beste hainbat jarduera antolatu dituzte larunbaterako.
Eguberrietako egitarau oparoa prestatu du Hondarribiko Saindua Gaztelekuak. 12-17 urte bitarteko gazte orori zuzenduriko ekintzak dira.
Saindua Gaztelekuak antolatu du Olentzero eta Mari Domingi jaialdia. Lehiaketan parte hartzen dutenek 200 euroko saria jaso dezakete.
Zumardikoak elkarteak antolatu du Eguberrietako tailer gastronomikoa. Hondarribiko Batzoki jatetxean emango dute tailerra hilaren 17an. Lekua erreserbatzea beharrezkoa da.