
Programazio zabala antolatu dute hurrengo asteetarako Korrikaren harira. AEKren ekimenez, herriko eragile ugariren laguntza izan dute antolakuntzan.

Korrika eguna egingo dute Irunen martxoaren 21ean, Korrika baino lehenagoko egunetan herria ere animatu dadin.

Martxoaren 24an eta 25an 24. Korrika Irundik igaroko da, goizealdean pasako da, eta dena prestatzeko bilera bat egingo dute Bidasoko AEKn.

Martxoaren 24 eta 25eko goizaldean Irunen izango da AEKren martxa erraldoia. Hondarribira martxoaren 25eko 05:17an iritsiko da.

31. Euskal Azoka egiten ari dira gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Goiza eder joan da; arratsaldean, askoz gehiago.

Abenduaren 13an egingo dute Hondarribiko Euskal Azoka. 31. edizioa izango da aurtengoa

Euskararen Kriseiluaren itxiera emanaldia egin zuten atzo. Musika, ipuinak eta omenaldiak, arratsalde ederra izan zuten haurrek.

Euskararen Egunaren harira adierazpen instituzionala plazaratu du Hondarribiko Udalak. Euskararekiko hainbat konpromiso hartu dituzte.

Herrian euskara biziberritzeko eta sustatzeko hainbat konpromiso hartu ditu Udalak.

Euskararen Kriseilua Hondarribiko hiru eskoletan banatu da. LH3ko haurrek kriseilu bat eraman dute etxera, eta pizterakoan, familiek euskaraz aritzeko konpromisoa hartu dute, bakoitzak ahal duen moduan.

3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako jolasak antolatuko dituzte Arbiun plazatxoan, Nagore Laffage, Oinaurre eta Olaketa parkeetan.

Ikastaro trinkoak apirilaren 13tik ekainaren 19ra izango dira, eta interesdunek martxoaren 13ra arte dute izena emateko epea.

2016 eta 2021 urteen artean jaiotako haurrek izena eman ahalko dute udalekuetan; aurten ere, bi txanda egingo dituzte.

'Kilik euskarari!' lelopean, gaur aurkeztu dituzte euskara eta euskal kultura sustatzeko hirian egingo dituzten jarduerak.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren lehenengo fasearen baitan, Irungo Txingudi B eta Oiartzungo Basandrik taldeak ariko dira, 19:30etatik aurrera.

2-8 urteko haurrak dituzten familiek euskara normalizatzea helburu duen programan parte hartzeko aukera izango dute otsailaren 13ra arte.

Korrikaren harira herrian egingo diren egitasmoak antolatzea dute xede.

Euskara ikasteko egitasmoan gaurtik aurrera eman daiteke izena. "Parte hartzeko nahikoa da adin nagusikoa izatea eta euskaraz aritzeko gogoa izatea", esan du udalak.

Euskara sustatzeko eta ikusarazteko 'Euskaraz barra-barra' programa abiarazi du dendetan, ostalaritzan eta zerbitzuetan.

Martxoaren 25eko 05:17ean sartuko da Korrika Hondarribian. Horren harira, Korrika batzordea sortu dute.