Atal honetan Irun eta Hondarribiko herri eta auzoen festa eta ekitaldi berezien informazioa aurkituko duzu.
Albisteak, festa egitarauak, argazkiak eta bideoak izango dituzue ikusgai hemen.
Atal honetan Irun eta Hondarribiko herri eta auzoen festa eta ekitaldi berezien informazioa aurkituko duzu.
Albisteak, festa egitarauak, argazkiak eta bideoak izango dituzue ikusgai hemen.
Iazko argazkia ia-ia erabat errepikatu da udaletxeko balkoian: harrera zabala izan du Alarde Parekideak. Hiriaren ikurra jaso du Bidasoa konpainiak.
Poztasuna, harrotasuna eta festa giroa Urdanibia plazan desfilea hasi aurretik. 10:20an ekingo dio bideari Alarde Parekideak.
Ficoban elkartu dira gaur 65 urtetik gorako 700 irundar. Giro ezin hobean jan eta dantzatu dute.
Irungo adinekoen 10 elkarteena izan da pregoia jotzearen ohorea. "Historikotzat" jo dute pregoilariek gaurko eguna, eta gogoz kontrako bakardadean laguntzeko prest direla nabarmendu dute.
Arazo ekonomikoei aurre eginez, Koadrila Eguneko bazkarian 1.117 gazte elkartu dira. Dantzaldian ia 4.000 kide batu dira eta giro ederrean egon dira.
Alarde publikoa entsegu giroan dago sartuta, bete-betean. Atzo, Ama Xantalen konpainiaren eguna izan zen, eta babes handia jaso zuen konpainia parekideak.
Gaur (hilak 21) hasi eta uztailaren 1era arte IrunBusek zerbitzu berezia eskainiko du gauetan. Gipuzkoa hiribideko 1 zenbakiko geltokitik irtengo dira gaueko autobus guztiak.
Sanmartzialetako bi larunbatetan ordutegiaren maiztasuna indartuko du Euskotrenek. Bestalde, disuasio aparkaleku batzuk hilaren 22tik egongo dira irekita.