Hitzaldiak

24. KORRIKA

Zer da zuretzat Korrika?

Korrikako elementu nagusia partaideak, eragileak dira. Haiei ahotsa eman die HITZAk, eta seiren testigantzak jaso ditu.

Soldatak igotzeko, kalera atera behar

Hilak 17an langileen arteko 1.500 euroko gutxieneko soldatak aldarrikatzeko greba orokorrera deitu dute. Mugimendu handiko eguna izatea espero dute ELA eta LAB sindikatuetako kideek.

Korrika
Maddi Sanz Sanchez - Bidasoako AEKko Korrika arduraduna

«Euskara lehen lerroan jartzeko beharra dugu»

24. Korrikako Bidasoako ardura hartu du Sanzek aurten. Lan asko du antolaketa prozesuak, baina Korrika egunak asko disfrutatuko dituela argi du.

Hondarribia eremu tentsionatu izateko prozedura abiatu du udalak

Diagnostikoa eta ekintza plana aurkeztu ditu Hondarribiko Udalak, eta orain, herritarren proposamenak jasoko ditu, apirilaren 13ra arte.

24 Korrika

Korrikak astebete iraungo du Irunen

Korrika hilaren 24an eta 25ean pasatzen bada ere, Korrika Eguna antolatu dute martxoaren 21ean eta egun osoko egitaraua prestatu dute.

Marlaxka Xake Klubeko emakumeek Eihartze Buiza izan dute erreferente

Maila altuko jokalaria da bizkaitarra, eta hainbat garaipen ditu zorroan. Kolokio bat eskaini zuen astelehenean Kasino Zaharrean.

Bioterra azoka ekologikoak 20. urteurrena izango du

Ekainaren 5etik 7ra, Ficoba bizimodu ekologikoaren topagune izango da, eta aurtengo ardatza bizimodu ekologikoa eta osasungarria izango da.

Pintaketa arrazistak eta faxistak egin dituzte Guadalupen

Asteburuan egin dira, eta horren harira, Hondarribiko Udalak bere gaitzespena erakutsi nahi izan du.

Irungo auzoak elkarlanean bilduko ditu Korrikak

Auzo elkarte guztiak bildu eta Korrikaren eguna ospatuko dute martxoaren 21ean. San Juan plazan egingo dute ospakizuna, baina auzo guztietatik egingo dira bertaratzeko zutabeak.

Olatu moreak Behe Bidasoa hartu du

Urruña, Hendaia, Irun eta Hondarribia batu ditu M8 Asanblada Feminista Bidasoak egindako martxak. Jende andana bat elkartu da ibilbidean, denon artean emakumeen eskubideen alde borrokatzeko.

'Streaming aroa' Hondarribira iritsiko da

Urtzi Urkizu kazetari eta idazleak streaming plataformen gainean egin duen liburua hilaren 15ean (asteazkena) aurkeztuko du Kultur Etxean.

San Migel - Anakako obren hasierako jai herrikoia bihar egingo dute

Larunbaterako iragarrita dagoen eguraldia dela eta, bi auzoen konexioa baliatuko duen obren hasieraren jaia bihar arratsaldera aurreratu dute.

Bertso bazkaria egingo dute Ola sagardotegian

Bertso saioa hilaren 26an izango da 14:00etan, eta Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsotan arituko dira.

Lurmaittek haurrek naturarekin konexioa izateko udalekuak antolatu ditu

Uztailean lau txanda egingo dituzte 3 eta 12 urte arteko haurrentzat, eta astero naturgune bat bisitatuko dute taldeek.

Mendiko atmosfera, Itsas Etxean

Mendi Film nazioarteko jaialdiko film onenekin emanaldiak egingo dituzte Itsas Etxean bihar (osteguna) eta etzi.

'Via Irun - Hiria gara' erakusketak harrera beroa izan du

Martxoaren 23tik ikusgai dago CBAn, eta udalak aurreikuspenak bete ditu eta dagoeneko 1.300 hiritar baino gehiago joan dira.

Eskualdeko errugbiak harrobia duela erakutsiko dute 300 errugbilarik

Datorren larunbatean, hilak 11, Txingudi Errugbi Taldeak Biok Experiential Shopping Txingudi Badiaren laugarren edizioa egingo dute.

Lege eta kontabilitate esparrua hobeto ulertzeko saio teoriko-praktikoa egingo dute

Udalak irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzendutako saio teoriko praktikoa antolatu du Kultur Etxean, apirilaren 24an.

'Zure abenturaren bila' programaren hurrengo geralekua: Maroko

Ostegun honetan, hilak 9, Mariela Sanchezek 'Maroko: bere hirien arima ezagutzeko bidaia' eskainiko du Amaia KZn, 19:30etik aurrera.

Irungo feministek eta emakumeen elkarteek azken egunotan izandako indarkeria kasuak gaitzetsi dituzte

Azken egunotan, Berrizen eta Basaurin izandako indarkeria matxista kasuak gaitzesteko elkarretaratzea egingo dute San Juan plazan, 19:00etan.

Gehiago