Atal honetan Irun eta Hondarribiko herri eta auzoen festa eta ekitaldi berezien informazioa aurkituko duzu.
Albisteak, festa egitarauak, argazkiak eta bideoak izango dituzue ikusgai hemen.
Atal honetan Irun eta Hondarribiko herri eta auzoen festa eta ekitaldi berezien informazioa aurkituko duzu.
Albisteak, festa egitarauak, argazkiak eta bideoak izango dituzue ikusgai hemen.

Jaien balorazioa helarazi du Abotsanitzek, eta Alardean tentsioa sortzeko jarrerak egon baldin baziren ere, herritarrek "lasaitasunez" erantzun zietela nabarmendu du. Alkate dekretuaren aurka HAOSEk ezarritako helegitearen jarraipena egingo du.

Hondarribiko jaien balorazioa egin du Hondarribiko Udalak. Alardean aurrerapausoak ematen ari direla ikusi arren, HAOSEren jarrerarekin kritiko azaldu da.

Jeltzaleak herritarrekin oso eskertuta baldin badaude ere, gogor kritikatu dute udal gobernuak Alardearekiko eta jai gunearekiko duen jarrera.

Baserritarren azokan zein toka txapelketan izan da Hitza. Eguzkia lagun, sekulako giroa sortu da Zumardian.

Arrantzalez jantzita noski, kalera irten dira gaur ere hondarribiarrak. Gazteek herri bazkaria egin dute Bentan; adinekoek, berriz, kiroldegian hartu dituzte indarrak.

Buruhandi eta erraldoien desfilean izan da gaur HITZA, eta argazki zein bideo bidez jaso du goizeko haurren festa.

'Zapatero'-aren erritmora jaitsi ziren atzo zientoka emakume eta gizon kale nagusitik behera, txalo zaparrada artean.

Emandako aurrerapausoak nahikoak izan ez direla iritzita, beste urrats "nabarmenago bat"emateko garaia dela adierazi dute bertaratutako erakunde eta alderdi politikoen bozeramaileek. Eider Mendoza Ahaldun nagusiak, bestetik, aurreko urteetako pausoak "egonkortzeko eta aurrera egiteko" garaia dela adierazi du.

Iazko tentsio giroarekin zerikusi gutxi izan zuten atzoko Salbeak eta Aurreskuak Txaloak irainen gainetik izan ziren.

Oso handi egin da Jaizkibel konpainia. Barruan asko, eta kanpoan are gehiago. Babes osoa jaso dute desfilean.

Hondarribiko jaien balorazioa osatu dute Txinzer eta Hondarribiko Udalak. Hondakinak ongi bereiztea oraindik erronka den arren, herritarren jarrera eskertu dute.

Jaietan garbitasuna bermatzeko langile kopurua handitu, birziklatze guneak ezarri eta edalontzi berrerabilgarriak jarriko ditu Txinzerrek. Abuztuaren 31n jarri zuen martxan dispositiboa, eta hilaren 11ra arte luzatuko du.

Epaitegiari prozedura judiziala izapidetzen den bitartean dekretuaren ondorioak eteteko neurri "kautelagarriak" har ditzala eskatu dio elkarteak.

Lehen entsegua gaur arratsaldean izango da, Amute Auzo Elkartean, arratsaldeko 18:00etan. Danborrak biharko entseguan banatuko dituzte.

Barrak hilaren 30etik irailaren 11ra bitarte erabili ahal izango dira. Ez da epez kanpo aurkeztutako eskaerarik onartuko.

Zientoka eta zientoka emakume eta gizonek erdiguneko kaleetan barrena desfilatu dute, harro. Ikusi HITZAk ateratako argazkiak.

Hilaren 27an da emanaldia, Amaia KZn eta Luis Mariano Lirika elkarteak antolatu du.

Udalari Alardea antola dezala eskatu diote, "berdintasunezkoa eta herritar guztiei irekia" izango dena.

Lehen entseguak asteazken honetan izango dira, Meaka eta San Migel konpainienak, hain zuzen.

Azpiegitura hauek 06:00etatik 01:00etara egongo dira martxan, ohi baino bi ordu gehiagoz.