Arraun Gida 2022

OARSO BIDASOKO HITZAren arraunaren 2021-2022 denboraldiko orrialde berezia.

  • Oarsoaldeko eta Bidasoko eskualdeetako arraunari buruzko albisteak eta argazki galeriak
  • Herrietako taldeen traineruen zerrenda eta argazkiak
  • HITZAren 2022ko Arraun Gida deskargatzeko aukera
  • 2022ko Kontxako Banderaren porra

Zein taldek irabaziko dute Kontxako Bandera?

Sari ederrak daude jokoan:
  • Irabazleak asmatzen dituztenen artean: ARBASO HOTELEAN, bi lagunentzako gau bat gela bikoitzean gosaria barne.
  • Parte hartzaile guztien artean: CIUDAD SAN SEBASTIAN KATAMARANEAN, 5 pertsonentzako itsas ibilaldia Donostiako badian zehar.
  • Parte hartzen duten harpide eta HITZAkideen artean: CIUDAD SAN SEBASTIAN KATAMARANEAN, 5 pertsonentzako itsas ibilaldia Donostiako badian zehar.

1. Emakumezkoak
  • Donostiarra
  • Arraun Lagunak
  • Orio
  • Tolosaldea
  • Hibaika
  • Cabo
  • Hondarribia
  • Chapela
2. Gizonezkoak
  • Hondarribia
  • Donostiarra
  • Urdaibai
  • Zierbena
  • Kaiku
  • Orio
  • Getaria
  • Ondarroa

[Galeria] Ez da izan nahi bezain gozoa

Hondarribiko emakumeen nahiz gizonen ontziek ez dituzte lortu amesten zituzten emaitzak gaurko Kontxako bigarren igandean.

[Argazki galeria] Hondarribiarrak, bizirik Kontxan

Mutilek nagusitasunez irabazi dute euren txanda, baina bigarren izan dira, Urdaibaitik 7 segundora. Neskek ere euren txanda poltsikoratu dute, hirugarren izan dira, eta ohorezko txandan ariko dira.

Hibaika eta Hondarribia Kontxako Banderarako sailkatu dira

Errenteriarrek sailkatze estropadako laugarren denbora onena egin dute; hondarribiarrek, seigarrena. Arraun Lagunak izan da bizkorrena.

Hondarribia, nagusitasunez Kontxan

Erraz lortu du Hondarribiak Kontxarako sailkapena, gaurko jardunaldia irabaziz. San Pedro, San Juan eta Hibaika, kanpoan.

V. ETE Liga Hondarribira heldu da

Hondarribiko emakumeak Erandioko bandera irabaztearekin batera V. ETE Liga eskuratu dute asteburuan. A taldeko arraunlariek, berriz, Boiroko bandera Hondarribira ekarri dute.

Gogor egin beharko dute arraun, ligak lehiatu nahi badituzte

ETE Ligako azken estropadan erabakiko da ea Hondarribia ala Hibaikak irabaziko duen liga. Eusko Labelen, asteburu erabakigarria izango da.

Hondarribia Arraun emakumeak

Hondarribia Euskotren Ligara igo da

Asteburuko emaitzen ostean, igoera ziurtatu dute Hondarribiako emakumeek. Itxaso Goikoetxea arraunlariarekin hitz egin du HITZAk.

Hondarribiako traineruak, Zarautz eta Bilbon emaitza onak lortzera

ETE eta Eusko Label Ligan, sailkapen orokorraren lehian eustea izango da helburua. Hondarribia B-k emaitza onei eutsi nahiko die.

Ioseba Amunarriz: "Kezkak alde batera utzi ditugu"

Eusko Label Ligan, Hondarribiak Castroko bandera bereganatu zuen igandean. ETE Ligan, emakumeek maila erakutsi zuten ere, larunbatean.

Jasone Mitxelena: "Asteburua oso pozgarria izan da"

Bi jardunalditik bi irabazi dituzte Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek asteburuan. Horietako bat etxeko bandera preziatua. A taldeko gizonezkoek, ordea, kolpe latza jaso dute asteburuan.

Kontxako Banderaren porra

Sari bikainak daude jokoan OARSO BIDASOKO HITZAren Kontxako Banderaren porran.

Arraunlariei harrera egin diete udaletxean

ETE Liga irabazi izanagatik zoriontzeaz gain, urte osoko lana balioan jarri zuen alkateak.

Hondarribiko traineruak asteburuari ekiteko prest

Joan den asteburuko estropadak atzean utzita, bihar eta etzi izango dituztenetan jarri dute fokua Ama Guadalupeko arraunlariek.

Ioseba Amunarriz: "talde honek grin handia du eta estropada bukatu arte borrokatuko du"

Lehen eta bigarren postuak eskuratu ditu Ama Guadalupekoak, asteburuan, EuskoLabel Ligan. Emakumezkoek ere bandera eskuratu eta B ontziko mutilak seigarren izan ziren Camargon.

[Elkarrizketa] «Datuetan oinarritutako gogoetak gustatzen zaizkit»

‘Aurrez aurre 2021eko estropadak’ liburua argitaratu berri du Castrillonek. Argitaratzen duen seigarrena da honakoa. Azken argitalpena ‘booktegi.eus’ atarian doan dago, lehena izan ezik, gainontzeko liburuekin batera.

ETE Ligan, asteburu zirraragarria Portugaleteko uretan

Asteburuan Portugaleten jokatu dituzte bosgarren eta seigarren jardunaldiak, ETE Ligan. Hondarribiak lider jarraitzen du, Hibaikarekin 48 puntutara berdinduta.

Hondarribiak ETE Ligako lidergoa mantentzen du

Asteburuan bi estropada izan dituzte ETE Ligako ontziek. Baldintza zailak izan zituzten arren Oarso bidasoko bi traineruek sailkapen orokorraren goikaldean mantentzea lortu dute.

Bi urteren ondoren San Joan Sua ospatu dute

Euria berandu heldu zen San Joan Suaren festara. Hondarribiko Benta Zaharrean ongietorria eman zioten udarari.

Hondarribia eta Orio Gipuzkoako txapeldun

Igandean Gipuzkoako hogeita lau traineruk parte hartu zuten Hondarribian jokatu zen txapelketan. Eguraldi nahasi bezain aldakorra izan zuten arraunlariek.

Gehiago
  • ETE LIGA

  • KAE2 LIGA

2022ko Arraun Gida deskargatzeko bete ezazu mesedez formularioa:

    Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, jakinarazi nahi dizugu zure datu pertsonalak OIARTZUALDEKO HEDABIDEAK, E.M. enpresaren tratamendu-sistemetan jasoko direla, zozketa hau kudeatzeko eta hainbat eskaintzen berri emateko. Era berean, saridunaren izen-abizenak argitaratuko dira.

    HITZAkide HITZAkide

     

    Gipuzkoa