Airelineak egunero hegaldi bakarra eskainiko du Madrilera irailaren 11tik aurrera. Uneotan Vueling-ek astean hiru zerbitzu besterik ez ditu ematen Bartzelonara.
Loiurako desbideratzeekin ezinegona agertu dute Hondarribiko Vueling-eko bidaiariek; aireportuaren bideragarritasunak eztabaidaren erdian segitzen du.
Hondarribiko aireportutik Londresera doan hegaldia eskainiko dute uda honetan. Urteak dira aireportuan nazioarteko hegaldirik eskaini ez dutela.
Uztailaren hasierarako berreskuratuko zuela Hondarribia eta Bartzelona arteko zerbitzua ezagutarazi zuen aire konpainiak maiatza erdialdean, hala ere, uztailaren 13rako finkatu du data berria azkenean.
Ekaina erdialderako aurreikusi zuen konpainiak Hondarribiko hegaldi komertzialei berriz ere heltzeko aukera, baina laugarrenez atzeratu du itzulera data.
Vueling enpresak esan du pista moztuko balitz, egun ematen duen zerbitzua ez litzatekeela errentagarri izango.