Hilaren 28an da LGTBI+ kolektiboaren, sexu askapenaren eta harrotasunaren aldeko nazioarteko eguna. Haren harira udalak adierazpen instituzionala helarazi du.
Adierazpena Udal Gobernu Taldea osatzen duten Abotsanitzek eta EH Bilduk sinatu dute; izan ere, EAJk eta PSE-EEk EUDEL-ek egindako adierazpen instituzionalarekin soilik egin dute bat.
EUDELek egin du adierazpenaren proposamena, eta EAJ, PSE-EE, eta Abotsanitzek onartu dute proposamena. EH Bildu aurka agertu da.