Hondarribia Txistulari Taldeko kideak goizeko zortzietan irteten dira igande zein jaiegunetan udaletxetik, herritarrei alborada eskaintzeko. Euskal Herriko herrietan galtzen joan den ohitura da.
Hiri osoko ostalaritza sustatzeko asmoz, Denok Bat ostalaritza elkarteak jarduerak antolatu ditu urriko azken bi asteburuetarako.
Igande honetan, hilak 30, Alde Zaharrean eta Portuan ariko dira Txistu Taldeko kideak, alborada jotzen. 08:00etan hasiko dira.
Txistularien igande eta jaiegunetako egitaraua ezagutarazi du udalak; etzi Puntalean izango direla jakinarazi dute.
Urtero egin ohi den jaien hasierako kalejirarik ez dela izango aurten gogorarazi die Hondarribiko Txistu Taldeak herriko txistulariei.
Suziriaren hotsa entzun bezain pronto abiatu dira txistulariak Kale Nagusitik eta Titi-Biliti doinuak zabaldu dituzte hirigune historikoan; arratsaldean berriro ariko dira kalez kale, txistua joz.