Hilaren 7ko Titibiliti kalejirarik ez dela egingo ohartarazi dute
Urtero egin ohi den jaien hasierako kalejirarik ez dela izango aurten gogorarazi die Hondarribiko Txistu Taldeak herriko txistulariei.
Koronabirusaren izurriak eragindako egoera dela eta, urtero egin ohi den jaien hasierako Titibiliti kalejira bertan behera geratu dela zabaldu du Hondarribiko Txistu Taldeak. Parte hartzea librea da kalejiran, eta beraz, herriko txistulariekin harremanetan jartzea ezinezkoa zaiela jakinirazi dute antolatzaileek. Komunikabideetara oharra igortzea erabaki dute albistearen berri emateko.