Goizetik, pixkana, kalera ateratzen ari dira hondarribiarrak, gaurko festa eguna ospatzeko. Azokaz gain, eguerditik aurrera ekintzak izango dira.
Giro ederra sortu da goizaldean Mosku plazan. Irundarrek argi utzi dute txistorra, sagardo eta talo gogoz zeudela.
San Tomas egunerako emanaldi ugari antolatu ditu Irungo Udaleko Kultura sailak, goizetik gauera bitarte.
Ola Sagardotegiak antolatutako sagar festa 11:00etan izango da, Olaren egoitzan. Sagar mundua sakonago ezagutzeaz gain, aurtengo lehen sagar zukua (zizarra) dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.