Oiartzungo txistorra, Euskal Herriko onena
Ordiziako XVI. Euskal Herriko Txistorra Txapelketa izan zen atzo eta Oiartzungo Embutidos Etxekoak-ek irabazi zuen. Orain urte batzuk ere, 2006an, irabazi zuen txapelketa bera. Embutidos Etxekoak-eko arduradun Juan Carlos Perez Alonsok ezin izan zuen saria jasotzera joan, egun hauetan lan askorekin dabiltza eta.
Txapelketan 44 harakinek parte hartu zuten. Horietatik 32 Gipuzkoakoak eta 12 Nafarroakoak. Eskualdetik Errenteria-Oreretako batek ere parte hartu zuen.
Txistorra onena aukeratzerakoan epaimahaiak hainbat alor hartu zituen kontutan; hala nola, itxura, osagaiak eta produktuaren zaporea. Aurkeztutakoen kalitatea nabarmendu zuten batik bat epaimahaikideek.