
Inauterien atarian, jardueraz beteriko asteburua izango dute hiritarrek, eta bi desfileez gain, Trikipoteoa eta Diana Berezia egingo dute.

Abiyuan txaranga bere 15. urteurrenaren ospakizun ekitaldien barruko egun handia ospatzen ari da gaur. Duten poztasuna herritarrekin elkarbanatzen ari dira.

'Abiyuan' kalejiraren moldaketa estreinatu dute Itsas Etxea Auditoriumean, Abiyuan txarangaren 15. urteurreneko ospakizunen barruan.

Bihar ez da gaur aurkeztera dator Bonberenea txaranga Hondarribira. Zazpi kanta propio eta DUTen moldaketa bat jasotzen du diskoak. Estilo berriak jorratu dituzte, "txaranga bat ulertzeko era berri bat".