[BIDEOA] Musika bandak abiatu du txarangaren asteburu handia

'Abiyuan' kalejiraren moldaketa estreinatu dute Itsas Etxea Auditoriumean, Abiyuan txarangaren 15. urteurreneko ospakizunen barruan.

Banda Abiyuan

Bandaren bigarren zatian txistulari taldea igo da oholtzara

Hondarribiko Hiria Musika Bandak Abiyuan kalejiraren bandarako moldaketa estreinatu du gaur (beheko bideoan), Itsas Etxea Auditoriumean eskaini duen Pilar Eguneko kontzertu berezian. Abiyuan txarangak 15. urteurrena ospatuko du gaur eta bihar artean, eta modu horretara, musika bandak omenaldia egin dio herriko txarangari. Emanaldiko lehen zatiaren azken abestia izan da Abiyuan kalejira. Aurretik, hiru pasodoble interpretatu ditu bandak. Bigarren zatirako, aldiz, txistulari taldea igo da oholtzara, eta kontzertuko azken piezak elkarrekin jo dituzte. Nagore Iridoyk zuzendari ordeak gidatu du gaur musika banda, Alazne Alberdiren ordez.

Abiyuanek 15 urte

Gaur, ostirala
  • 18:30-20:30. Kale animazioa Abiyuan eta L’Aixequella txarangekin.
Bihar, larunbata
  • 09:00. Diana, herrian zehar.
  • 11:30-14:00. Txaranga poteoa, Portu auzoan.
  • 14:30. Bazkaria, Klink elkartean.
  • 17:00-20:00. Bazkalostea, Incansables txarangarekin.
  • 20:30-23:00. Txaranga poteoa Gazte Txarangarekin. Alde Zaharrean hasita, Portuan bukatuta.
  • 23:00. Festaren jarraipena Itxaropena tabernan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.