
Turismo, kultura eta merkataritza jarduerei buruzko informazioa zabalduko dute totem interaktiboetan. Halaber, Udalaren eta Bidasoa Turismoaren webguneetan laguntzaile birtuala eta ibilbideen planifikatzailea gehitu dituzte.

Etorki Games enpresak Ezagutu Irun APP-a garatu du eta hiriko sei leku adierazgarritan jarri dituzten panelen laguntzarekin leku horiei buruzko argazkiak, datu historikoak eta informazio osagarria jaso eta zenbait eraikin 3Dn ikusteko aukera izango da.