Sprint distantzian 425 kirolarik eman dute izena eta Euskal Herriko zirkuituko bigarren proba izango da. Aurretik, 136 atleta lehiatuko dira herrikoian.
Biosnar elkarteak triatloi herrikoia eta sprint modalitatekoa antolatu ditu zortzigarrenez.
Larunbatean egingo da XII. Hondarribiko Triatloia. Guztira bi proba burutuko dira: 15:00etan lehena, 17:15ean bigarrena. Probak trafiko aldaketak eragingo ditu.
Emakumeetan Renee Tomlin estatubatuarra, eta gizonetan Aitor Regillaga izan ziren azkarrenak larunbateko Donibaneko sprint triatloian. Lan bikaina egin zuten biek igerian 750 metroak, bizikletan 20 kilometroak (Jaizkibel igo eta jaitsi), eta lasterka bost kilometroak egiten. http://youtu.be/XkkUrSPXE7c
Donibaneko triatloiaren lehen ekitaldia egiten ari dira gaur 15:30ean hasita. Hasi aurretik, arrakastatsua da, parte hartzeari dagokionez, izan ere, 200dik gora baitaude parte hartzen, emakumeak eta gizonak.