Bidasoako Itzulia eta triatloia direla eta, trafiko aldaketak asteburuan
Bi kirol probek herriko hainbat kale moztuko dituzte ostiraletik igandera.
Gaur hasiko da Bidasoako Itzulia. Jaizkibelgo erlojupekoa izango da gaur. Guadalupeko Kantinan hasiko dira, 15:30ean, eta Jaizkibelgo paradorera iritsi beharko dira. Gaur, errepide hori moztuko dute, 15:00etatik aurrera.
Bihar aldiz, mugimendu handiagoa izango da. 15:00etatik aurrera, triatloia dela eta, Arroka biribilgunea eta Ramon Iribarren, Pierre Lhande eta Higer kaleak moztuko dira, 16:15eak arte. Baina ondoren triatloi profesionalaren txanda izango da, eta Baserritar etorbidean, Labrederren, Guadalupen eta Jaizkibelen inguruetan unean uneko mozketak izango dira.
Igandean, berriro ere Bidasoako Itzulia pasako da herrian barrena. 10:40 eta 11:00 tartean, txirrindulariak Hondarribitik izango dira. Ibilbidea honako hau izango da: Mendelu – Amute – Aireportua – Santa Engracia – Txiplao – Labreder – Baserritar etorbidea – Higer bidea – Guadalupe – Labreder – Santa Engracia – Aireportua – Amute – Mendelu.
Igandeari begira: “10:10etatik aurrera, trafiko mozketak egingo dira hainbat puntutan, hala nola Aireportuko biribilgunean, Santa Engrazian, Txiplaon (Muliate aldetik erabat itxita), Arrokan eta Higer bidean. Azken honetan, jaitsiera guztiz itxiko da 10:30etik aurrera”, esan du udalak.

