Dena prest XII. Hondarribiko Triatloirako

Larunbatean egingo da XII. Hondarribiko Triatloia. Guztira bi proba burutuko dira: 15:00etan lehena, 17:15ean bigarrena. Probak trafiko aldaketak eragingo ditu.

Larunbatean bi triatloi proba egingo dira Hondarribian XII. Hondarribiko Trialoi probaren baitan.

Lehen probaren parte hartzaileak 15:00etan abiatuko dira Hondarribiko hondartzatik: 375 metro igeri, 10 km bizikletaz eta 2,5 km lasterka burutu beharko dituzte. Bigarren proba, berriz, 17:15ean abiatuko da leku beretik. Kasu honetan 750 metro igeri, 20 km bizikletaz eta 5 km lasterka egin beharko dituzte. Ibilbidea ezberdina izango da bi kasuetan, helmuga, aldiz, Hondartza kiroldegiko atletismo pistan izango da guztientzat. 

Trafiko aldaketak

Probak direla-eta zenbait trafiko aldaketa izango dira herrian. 15:10etik 16:00ak arte Hondartza ingurua (Higer Itsasargiraino) itxita egongo da. Eta, 17:15etik 18:30ak arte, Hondartzako biribilgunetik Labrederreko biribilguneraino moztuko da errepidea. Ordu berean, Jaizkibelera doan errepidea ere itxi egingo dute, noranzko bikoitzan.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.