
Tindufeko errefuxiatu sahararren kanpamenduetara elikagaiak eramateko bilketa egingo dute, otsailaren 5etik 7ra bitarte.

Bihar eta etzi, hilaren 6an eta 7an, produktu ez-galkorrak eta higienikoak jasoko dituzte hiriko BM, Super Amara eta Eroski supermerkatuetan, baita zenbait ikastetxetan.

Tindoufeko kanpalekuetan egoera larrian bizi diren errefuxiatuentzako laguntza da bildutakoa, tartean, oinarrizko elikagaiak eta konpresak.

Aste honetan izango da Hondarribian Sahararen Aldeko XII. Euskal Karabana. Udalak 500 kilo azukre erosiko ditu eta herritarrei laguntzeko eskatu die.