
Egoiliar txartelak dagoeneko eska daitezke egoitza elektronikoaren bidez, telefonoz edo HAZ bulegoetara gerturatuta. Bi lauhilekoren prezioa, 32 eurokoa da.

Errenteriako EAJ jakinarazi duenez, talde politikoek metodologia bat ezartzea adostu dute hondakinen bilketa sistemaren gainean eztabaidatzeko, eta prozesu horretan guztian parte hartuko du Hondakinen Mahaiak ere.

Aurten, baldintza berriak izango dituzte: errenta tarte zabalduak izango ditu, tarifak eskuragarriagoak izan daitezen.

Euskalmetek haize ufada bortitzengatik abisu horia iragarri du, eta eguerdiko 12:00etatik 23:55etara indarrean egongo da.

TAO sistemaren berritze kanpaina bukatzear da, eta 2026ko urteko tasaren zenbatekoa 50 eurokoa izango da.

MorphoBIS sistema berriaren bidez, atxilotutako pertsonen irudiak, datuak eta hatz-markak hartuko dituzte denbora errealean.