Irungo Udaltzaingoak atxilotutako pertsonen identifikazio sistema berria izango du

MorphoBIS sistema berriaren bidez, atxilotutako pertsonen irudiak, datuak eta hatz-markak hartuko dituzte denbora errealean.

MorphoBIS sistema aplikatzeko egokituko duten gela.Irungo Udala

Irungo Udaltzaingoak eta Ertzaintzak identifikaziorako lankidetza-protokolo berria izango dute. Sistema hori ezartzen duen Gipuzkoako lehen udaltzaingoa izango da Irungoa, eta Morphobis sistema berria egokitzeko udaletxeko gela bat egokituko dute, Ertzaintzara konektatuta dagoen identifikazio sistema berria instalatzeko. “Sistema berri honek atxilotutakoen irudiak, datuak eta hatz-markak jasoko ditu, eta horiek poliziaren datu-baseekin alderatuko dituzte”, adierazi dute gaur goizean egindako prentsaurrekoan.

Sistema berriaz gain, Irungo Udaltzaingoak tableta elektroniko berria izango du. “Kalean lan egiten duten udaltzainek pertsonen identitatea jakin ahalko dute”. Tableta elektroniko berriek hatz-markaren irakurgailua izango dute, Ertzaintzaren datuekin konparatu ahal izateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.