
Maiatzeko osoko bilkuran 0,76 kilometro koadroko eremua arautzeko ordenantza aurkeztuko dute, eta abendurako behin betiko onestea aurreikusi dute.

Uxue Azkarate Gambrak osatu du aurtengo ikerketa 'Nerabeak, autoirudia eta sare sozialak: arte hezkuntzaren bidezko begirada kritiko bat' lanarekin.

Herritarrek udal aurrekontuaren barruko 1,5 milioi euroren erabilera erabakiko dute. Prozesu parte hartzailea hilaren 11n irekiko da.

Irungo Udalak mapa interaktibo berri bat ezarri du Luis Mariano plazan. Bere helburua da hiriko sortzaile artistikoen arte urbanoa ezagutarazteko ibilbide bat proposatzea eta artelan horiek nabarmentzea.

Hiriko lehen udal aparkaleku estalia izango da gaztelekuaren ondoan, eta hamabi bizikletentzako tokia izango du.

'Guztion bidaia' sentsibilizazio kanpaina egin dute adinekoekin arduraz eta gizalegez jokatzea bultzatzeko, datozen asteetan egingo dute.