
Irungo Udalbatzak osorik parte hartu du bigarren urtez boto betetze ekitaldian. Iaz errekuperatu zuen tradizioa udalak, bi hamarkadez etenda egon ostean.

Atzo hartu zuten erabakia Kultura, Kirola, Euskara eta Hiri Bultzadarako batzordean: "Udalaren iritziz, hiriko jaiak ez ospatzea da jarrera arduratsuena".

Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartea haserre azaldu da aurtengo jaietan emandako zenbait egoerekin. Udalak hartutako neurriek eragin gutxi izan dutela salatu dute, eta ekainaren 20, 26, 27 eta 30ean aurreko urteetako irudi berbera errepikatu zela.

«Alkateak eta bere udal gobernuak segurtasun protokoloa ezartzerakoan zuhurragoak eta zehatzagoak izan behar zutela uste dugu. Baita segurtasuna eta osasun neurriak bermatu eta betearazi behar zituztela ere», salatu dute jeltzaleek.

Ekainaren 30ean (asteartea) Irungo Legia kaleko hiru tabernetan gertatutakoaren gainean aritu berri da Jose Antonio Santano alkatea. Ehunka lagunek bete zuten kalea, inongo distantzia eta maskararik gabe, eta bertan grabatutako bideo batek hautsak harrotu ditu.

Berdin zaie, desfilea egin dute. Talde batek alardearen bidea hasi du goizean. Sare sozialetan horien arduragabekeria salatu dute.

Maitek (izeba) eta Iera Agirrek lehen txapela eskuratu zuen atzo Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketan; Olatz ilobak aldiz, pilota mistoko finalean gailentzea lortu zuen, Amaia Aldairekin batera.

Aurrera doaz ezohiko sanmartzialak. Asteburuan hainbat ekitaldi egingo dituzte, baina gehienak onlina eta etxetik ikustekoak izango dira.

Ezohiko neurriekin jokatuko dute aurtengo sanmartzialetako esku pilota txapelketa Uranzu pilotalekuan. Plater nagusia Olaizola II-Zabaleta eta Bengoetxea VI-Martijaren arteko partida izango da.

Egungo egoera kontuan hartuta, ezohiko moduan eman behar izan diete hasiera aurtengo San Pedro eta San Martzial jaiei. Ohiko ekitaldirik gabe, lore eskaintza berezi batekin hasi dute festa.