Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

«Gizalegearen aurkako jarrerak jasan behar izan ditugu auzotarrek sanmartzial jai hauetan»

Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartea haserre azaldu da aurtengo jaietan emandako zenbait egoerekin. Udalak hartutako neurriek eragin gutxi izan dutela salatu dute, eta ekainaren 20, 26, 27 eta 30ean aurreko urteetako irudi berbera errepikatu zela.

Irundar batek Legia kalean grabatutako bideoak eztabaida eragin du azken egunetan.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2020/07/07

Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartea sanmartzialetan emandako masifikazio eta jarrera desegokien gaineko irakurketa elkarbanatu du irundarrekin. «Beste behin ere, gure kale eta plazek gainezka egin zuten aurrekaririk gabeko osasun krisi batean murgilduta egotearen astungarriarekin, eta auzokoek gizalegearen aurkako jarrerak jasan behar izan genituen herritar askoren aldetik San Pedro eta San Martzial jai hauetan», esan dute amorruz.

Azken egunotan auzotarren kexa ugari jaso dituztela esan dute hedabideei bidalitako ohar batean. Horregatik, Irungo Udalari informazioa eskatu diote auzo elkarteko kideek, «ekainaren 19tik uztailaren 1era bitartean hartutako salbuespenezko neurriei buruz, bai eta bide publikoan zarata, botiloi eta pixa egiteekin lotuta egindako jardueren eta salaketen zerrenda, COVID 19aren aurreko segurtasun arauak ez betetzea, eta gizalegearen aurkako jokabideak ere».

Urtero elkarteak komunikatu bat kaleratzen duela gogoratu dute, jaien atarian, bizikidetzaren aldeko mezuekin. Baina, aurten, beharrezkoa izango ez zela ondorioztatu zutela kontatu dute. «Baina ekainaren 24a baino egun batzuk lehenago, ustekabean ikusi genuen gure udalak jai egitarau bat argitaratzen zuela eta hiria prestatzen zuela jende pilaketak hartzeko: kale mozketak, gaueko autobusak… Zertarako, ofizialki jairik ez bazegoen?», erantsi dute auzotarrek.

Neurriek eragin gutxi izan dutela salatu dute, eta ekainaren 20, 26, 27 eta 30ean aurreko urteetako irudi berbera errepikatu zela, «beste edozein urte normal batean bezala». Udaleko agintarien aurreikuspen ezak bizikidetza oreka gainditzea ekarri zuela diote. «Zoritxarrez, ez da egoera berria auzo honentzat, baina oraingoan estatuko hedabideek mundu mailako pandemiak areagotzen duen errealitatean jarri dute begirada. Zer ari da huts egiten gure hirian?».

Amaitzeko, gogoratu dute azken urteetan udalarekin batera Ostalaritza Mahai bat eratzea lortu dutela, eta zenbait gogoeta elkarbanatu nahi izan dituzte udal gobernuarekin: «Zergatik ez zuen udalak mahai hau deitu ustezko ezjai hauen aurreikuspenen aurrean? Non geratzen da auzo elkarte honen eta auzoko ostalaritzaren lankidetza bultzatzeko udalak hartutako konpromisoa? Non zeuden ustez hartutako segurtasun eta osasun neurriak?».

 

Erlazionatutako edukiaSantano: “Asteartean gertatutakoa salbuespenezko kasua izan da, eta zoritxarrez irudi mediatiko bilakatu da”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.