Hilaren 25eko San Marko Egunerako opilak berotzen hasi dira jada gozotegi askotan. HITZA Irungo Agirre gozotegian izan da, prozesua bertatik bertara ezagutzeko.
Osasun neurriak bermatzeko lanean ari dira udala, saltzaileak eta gozogileak; bedeinkapena balkoietatik egin beharko dela eta Guadalupera igotzea debekatuta dagoela gogorarazi dute.
Opilak bedeinkatzeko elizkizunak telematikoki jarraitu ahalko dira igandean. Beraz, etxetik opilaz gozatzeko gonbita egin du udalak.