Lurpeko hoditeria berritzerakoan "ezustekoak" izan dira eta horrek proiektuan atzerapenak ekarri ditu. Halere, uztailean obrekin jarraitzeko erabakia hartu dute, irailean eskolei eta joan-etorriei "ahalik eta kalte gutxien egiteko".
Igogailua konpontzeko 30.000 euroez gain, eskailera mekanikoetarako 90.000 euro bideratuko ditu udalak. Arazo teknikoei administratiboak gehitu behar zaizkiola adierazi du Sagarzazuk.
Asier Madarietak 36ko gerrari buruzko hitzaldia emango du gaur paradorean. Sabino Arana Fundazioak antolatu du, gudariei buruzko erakusketari lotuta.
Batetik, Nafarroa Behera kalean aldaketak izango dira igandean, eta bestetik, San Nikolas zubia itxiko dute asteartean.
Datorren astelehenetik hilaren 24ra zenbait mozketa izango dira. Dena den, Sabino Arana kaleko errai bat zabalik izango da.
Kandido Saseta, Euzko Gudarosteko Komandantea eta bere ohorean antolatu zen batailoia erakusketa ikus daiteke Arma Plaza kultur gunean.