
Udalak urrats erabakigarria egin du gaur egungo beharretara egokitutako azoka berri eta erakargarria birmoldatzeko prozesuan.

Sanpedro eta sanmartzialetako feriak eta atrakzioak Ficobako aparkalekuan kokatuko dira. Postuek, berriz, Luis Mariano ingurua hartuko dute. Biak ala biak jaiak irauten duten denboran egongo dira irekita.