Trintxerpeko Azokako hiru postu enkantera atera ditu udalak. Postua lortzen duenak hamabost urtean erabili ahal izango du. Udalak irizpide ekonomikoa eta eskainiko den produktuaren egokitasuna hartuko ditu kontutan esleipena erabakitzeko. Oinarrizko esleipen tasa 2.959,74 euroko da 2. zenbakidun posturako, 2.356,83 eurokoa 8. zenbakidun posturako eta 2.489,94 eurokoa 9. zenbakidun posturako. Enkantean parte hartu ahal izateko interesdunek berme bat jarri beharko dute, oinarrizko esleipen tasaren %3a. Eskaerak bideratzeko Pasaiako Udalera jo behar da. Informazio gehiago
Pasaiako Udalaren webgunean.