
Zehazki, '¿Solidarios aqui que duerman los negros no?' esaldia margotu dute Lakaxitaren atarian. Erasoari erantzuteko, elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak.

Auzotarrek ezabatu dituzte goizean eta udal brigadak abisua jaso du, guztiz garbitzeko.

Gizarte justuago bat lortzeko "baliabide murritzak" dituztenei lagundu behar zaiela uste dute, "jatorriari begiratu gabe".