Pintaketa xenofoboak salatu ditu Abotsanitzek

Gizarte justuago bat lortzeko "baliabide murritzak" dituztenei lagundu behar zaiela uste dute, "jatorriari begiratu gabe".

Pintaketa xenofoboak

Parrokian eta Santa Maria ateaurrean egin zituzten

Abotsanitz alderdiak gogor gaitzetsi ditu atzo Hondarribiko Alde Zaharrean agertu ziren pintaketa xenofoboak eta gizarte zerbitzuetatik banatzen diren laguntzak defendatu ditu. “Gizarte justuago” bat lortzeko, diru eskasia dutenei laguntzea ezinbestekoa dela deritzo Abotsanitzek: “Gizarte justuago eta solidarioago bat nahi dugu. Hau lortzeko ezinbestekoa zaigu baliabide murritzak dituzten eta egoera prekarioan dauden pertsonei, jatorriari begiratu gabe, laguntza eta babesa ematea”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.