
Jakes Txapartegik, Iñaki Salvadorrek eta Esther Barandiaranek kontzertu berezia eskainiko dute. Entzuleak musikaren eta beren historien parte egingo dituzte.

Datorren astelehenean Emakume Idazleen Eguna da, eta CBAk gau bilera bat antolatu du 19:00etatik aurrera. Hogeita bat pertsonak zenbait emakume idazleren testu zatiak irakurriko dituzte saio horretan.

Ricardo Requejo zikloaren barruko kontzertua da, eta 19:00etan hasiko da. Lau saxofoi jotzailek osatzen dute taldea, pianista batek lagunduta.

800 musika ikasle baino gehiago elkartu ziren larunbatean Bastero kulturgunean, haien artean, Hondarribiko Musika Eskolako sei ordezkari.