Aurrera doa Txost-en Eskuz Pasakako Oiartzungo III. Txapelketa. Aurreko asteburuan Iturriozko pilotalekuan bederatzi partida j0katu bazituzten ere, oparoago dator hurrengo asteburua.
Gaur eta bihar jokatuko dituzte Txosten pasakako txapelketako partidan, kasu honetan Iturriotzen, Kontzejupean hainbat kultur ekitaldi izango direlako asteburuan. Hortaz, bihar (larunbata) eta etzi izango dira lehiak.
Igandea egun historikoa izan zen pasakako pilota lehian. Txost-ek uste duenez, lehenengoz bi emakume bikote pilota modalitate horretan lehian aritu ziren Kontzejupean, Aranburu ahizpak, Ainhitze-Mujikaren kontra. Bigarrenek irabazi zuten, 9-1.