Atzo, igandean, hasi ziren Oiartzungo III. Eskuzko Pasaka Txapelketako partidak, Txost taldearen eskutik. Denera, bost partida jokatu ziren Kontzejupean, hainbat mailetakoak, ondoko emaitzekin:
- Kazabon-Etxeberria 9/Huegun-Salaberri 7
- Ondaro-Mujika 9/Otegi-Arzallus 4
- Leonet anaiak 9/Susperregi-Arbelaitz 6
- Sorondo-Orbegozo 4/Arruabarrena-Ezkurdia 9
- Perez-Arzelus 8/Esnal-San Sebastian 11
Hurrengo jardunaldiko partidak hilaren 22an jokatuko dituzte. Ondokoak dira
- Lasa-Mitxelena/Otamendi-Galarza
- Mendikute-Barrenetxea/Bernaras-Beloki
- Azpiroz-Mindegia/Amundarain-Zubeldia
- Arruabarrena-Ezkurdia/Mendizabal anaiak
- Nazabal-Zabala/Eskudero anaiak
Eskuz pasaka txapelketa hiru mailatan ari dira jokatzen: emakumeena, herrikoia eta I. Maila