
San Marko parkeko obrak dekretu bidez onartu dituztela deitoratu eta gardentasun falta egotzi diote udal gobernuari.

'Alkatea auzoetan' egitasmoaren baitan, Cristina Laborda 17:00etan auzoko kaleetan zehar ibiliko da eta 19:00etan auzo-elkartearen egoitzan izango da.

Lanek bost egun iraungo dituzte eta horiek iraun bitartean itxita egongo da haur parkea.

Parkearen estrukturaren estalkian egingo dute instalazioa eta hiru egunez itxita egongo da parkea.

Aldabe mendian dagoen parkea da eta hilaren 19rako lurzorua guztiz aldatuta egotea espero dute.

Obrak martxan daude, eta aurreikuspenen arabera ostegunean bukatuko dituzte. Lau egunez parkea itxita egongo da.

Aurrekontu parte hartzaileetan proposatutako proiektua da, eta 406.681,27 euroko kostua izan du.

Atzo hasi zituzten Amute auzoko kirol guneko haur parkean estalki bat ezartzeko lanak. Lau astez luzatuko dira.

Piraten parkeko ontzi gorria zaharkitua zegoela esan dute eta horregatik egin dutela aldaketa. Aldi berean, lurzorua berritu dute ere.

Udalak jakinarazi du parkea berritzeko lanak bukatu direla. Parkea "goitik behera" aldatzeaz gain, jolas berriak instalatu dituzte, joko inklusiboen eremu berri bat ezarriz.

Fermin Calbeton, Sarasate eta Beraketa karriken artean sortu duten parke berria asteburu honetan irekiko dute.