Olaketako parkean usoen kontrako sare bat jarriko dute

Parkearen estrukturaren estalkian egingo dute instalazioa eta hiru egunez itxita egongo da parkea.

Bihar, usoen kontrako sare bat jarriko du udalak Olaketako haurren parkean. Zehazki, estrukturaren estalkian instalatuko dute, eta lanek iraun bitartean–hiru egunez– parkea itxita egongo da. Ondoren, larunbatean (hilak 30) parkea berriro irekiko dute. Sarea jartzeaz gain, Txinzerrek estrukturaren garbiketa bat egingo du gaur.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.