Alai Txoko parkeko segurtasun zorua ordezten ari dira
Lanek bost egun iraungo dituzte eta horiek iraun bitartean itxita egongo da haur parkea.
Lapitzeko Alai Txoko haur parkeko segurtasun zorua aldatzen ari dira, hala jakinarazi du Irungo UdalekoObra, Mantentze Lan eta Azpiegitura arloak. Obrek bost egun iraungo dituzte eta xehetasunetara jota, zoru zaharra kendu eta koloretako berri bat jarriko dute.
Lanek hilaren 10era arte irautea espero dute eta bitarte horretan itxita egongo da parkea, hesiekin. Lurzorua ordezkatzeaz gain, jolaserako elementu batzuk “txukundu” eta beste batzuk gehitu egingo dituztela azaldu du udalak.