Paradorea 1968ko irailaren 18an zabaldu zuten. Bihar, bisita gidatuak eta hitzaldia egingo dituzte Paradorearen berri zehatz izan nahi dutenentzat.
Peruko liburutegi nazionalean XVII. mendeko hainbat plano argitaratu gabeak aurkitu dituzte eta liburu batean bildu. Gaur aurkeztuko dute, III. Hondarribiko Ondareen Foroaren ondare arkitektonikoari dagokion atala abiatzeko.
Eugenio Ibarzabalek eskainiko du hitzaldia, paradorean izango da. Juan de Ajuriaguerra Otxandiano jeltzaleak "hiru une historikotan hartu behar izan zituen erabaki zailei" buruz ariko da.
Ttopara Kultur Elkarteak, Hondarribiko Udalak eta Gipuzkoako Jaiotzazaleen Elkarteak elkarlanean antolatuta, herriko hamahiru establezimenduetan prestatu dituzte jaiotzak.
Hilaren 23an Koldo Ortegak hitzaldia emango du eta eraikin historikoa barrutik bisitatzeko aukera izango da.
Hondarribiko Antzerki Tailerreko ikasleek hiru mikro-ipuin kontatuko dituzte bihar gazteluko kafetegian, pintxo-potearen orduan.