Preso ohiek hartu dute hilabete bukaerako kartelada antolatzeko lekukoa apirilean. Ohiko kartelada deitu beharrean, erronka antolatu dute biharko. «Indarra eta arrazoia» beraienak direlako, herritarrei parte hartzeko deia egin diete. Sokaren beste aldean zer ote dago? Hitzordua jarrita dago. Preso ohiek deituta, erronka egingo dute bihar, herritarrei banatutako soka muturrekin, 20:00etan, Doneztebe plazan. Leloa: Gurekin batera tira soka. Presoak etxeratzeko daukagu erronka. Ez da hilabete bukaerako ohiko kartelada izango. Eta herritarrei agertzeko deia egin diete, sokatik tiratzen laguntzeko. Apirilean, preso ohiek hartu dute azken ostiraleko kartelada deitzeko lekukoa. Ane Beristain, Estanis Lopez, Ander Errandonea eta Inaxio Mendiburu preso ohiek azaldu diote HITZAri zergatik erabaki duten hilabete bukaerako ekimena ezberdina izatea. Euskaldunen erronka zaletasuna hartu dute aitzaki, eta horregatik bota dute beraiena. Euskaldunek, eta erronka zaletasun horrek, bi alderdi dituztela nabarmendu du Beristainek: «Indarra eta kemena, batetik; eta konbentzimendua eta arrazoia, bestetik». Indarra eta kemena aipatzean, Euskal Herriak, herri bezala dituenaz ari dira: «Determinazioa, konpromisoa, koherentzia eta duintasuna dugu». Arrazoia eta konbentzimenduarekin, euskal herritarrei dagozkien eskubideei egiten diete erreferentzia: «Eskubide indibidual eta kolektiboak zor dizkigute, gureak direnak, eta horren konbentzimendu osoa dugu». Indarra, kemena, konbentzimendua eta arrazoia «desaktibatzeko», baina, Espainiako eta Frantziako estatuek biolentzia erabiltzen dutela gogorarazi du Beristainek: «Inpunitate osoz darabilte, [...]
Oiartzungo herri bilguneak antolatu du emanaldia; bost euskal presoren egoera kontatzen du filmak Oiartzungo Herrirak antolatuta, Barrura begiratzeko leihoak dokumentala ikusteko aukera izango da gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bost zuzendarik —Josu Martinezek, Eneko Olasagastik, Mireia Gabilondok, Enara Goikoetxeak eta Txaber Larreategik—, bost euskal preso politikoren istorioak kontatzen dituzte dokumentalean. Irati Tobar, Jon Ugarte Zinkunegi, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Jesus Mari Zalakain eta Mikel Albisu Mikel Antza euskal presoak dira filmeko protagonistak. Egileek eta ekoiztetxeak, hainbat arazo izan dituzte lan hori egin eta zabaldu ahal izateko. Ekainean, Donostiako Udalak erabaki zuen filmaren arduraduna den Zinez ekoiztetxeari diru laguntza ematea. Espainiako Barne Ministerioak esan zuen Bildu legez kanpo uzteko arrazoia izan zitekeela laguntza. Herritarren ekarpenak Hala, diru laguntza horri eta diru laguntza publiko guztiei uko egitea erabaki zuen ekoiztetxeak. Jendeak diru ekarpena egiteko kanpaina abiatu zuten orduan. Oiartzunen ere jaso zituzten ekarpen horiek. Azkenean, Zinezek laguntzak adina diru lortu zuen, eta filma bukatu zuen. Ondorengo arazoak, filma proiektatzerakoan iritsi zitzaizkieen egileei. Zinez ekoiztetxekoek Zinemaldiko hautaketa batzordeari aurkeztu zioten dokumentala, baina antolatzaileek ez zuten sartu hautatutakoen zerrendan. Hala, lehenengo bi emanaldiak Donostiako Viktoria Eugenian egin zituzten, eta pribatuak izan ziren. Zabaltzeko deia Geroztik, arazoak izan dituzte hainbat zinema areto komertzialetan proiektatzeko ere. [...]
Hilaren 30a hilabeteko azken ostirala izanik, presoen eta iheslarien aldeko kartelada deitu du Herrirak, ohi bezala 20:00etan, Doneztebe plazatik hasita. Horrez gain, herri afaria ere antolatu dute. Girizia elkartean izango da, kartelada eta gero. Afar...
Biharko (ostirala) ekimen berezia antolatu du Antxoko Herrira mugimenduak. Presoen eta iheslarien eskubideen alde eta “gatazkak sorturiko ondorio eta egoera guztien konponketa” eskatzeko, elkarretaratzea eta mosaikoa egingo dituzte Gure Zum...