Oiartzungo hileko azken karteladan parte hartzeko deia
Ostiral honetan, hileroko azken ostiralero bezala, kartelada izango da 20:00etan Doneztebe plazan. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete Oiartzungo Herrira herri bilgunetik: “Urtarrilaren 12an Bilbon bildutako indarrak etenik izan ez dezan, dei egiten diegu herritarrei elkartzeko eta kalera irteteko. Oraindik hutsik dauden aulkiak bete arte kalean egoteko arrazoiak ditugu”.