ostalaritza

Terrazak

San Juan plazako terraza finkoen kokapena salatu dute SPI eta EH Bilduk

Bi udal taldeek sinatutako testuan azaltzen dutenez, larrialdietako ibilgailuei igarobidea oztopatzen die.

pintxo pote ardoka

Bidasoko pintxoen gida, turistei begira

Bidasoa Bizirik garapen agentziaren ustez, bisitariek esperientzia berriak bilatu nahi dituzte, «eta ondo jatea horietako bat da».

Asier Perez-Karkamo

Alameda jatetxea, berriro izarren artean

Txapartegitarren jatetxeak Michelin izarra mantendu du hemeretzigarren urtez jarraian.

Asier Perez-Karkamo
Pintxos 2015

'Pintxos 2015', munduko bigarrena

Gourmand World Cookbook Awards sarietan bigarren geratu da 'Pintxos 2015', gastronomiako liburu tematikoen atalean.

Asier Perez-Karkamo
euskadi.gastronomika

Euskadi Gastronomika egitasmoan, 45 establezimendu Bidasoan

Euskadi Gastronomika egitasmoarekin bat egin duten azken establezimenduei harrera egin diete

Alex Mugica pintxoa

Aurten ere nafarra da pintxorik onena, Alex Mugica-rena

Iruñeko La Cocina de Alex Mugica tabernak irabazi du X. Euskal Herriko Pintxo Txapelketa. Bigarren Gernikako Zallo geratu da eta iazko txapelduna, Huarteko Abaco, hirugarren.

Asier Perez-Karkamo
Euskal Herriko Pintxo sardara

Hondarribiko pintxorik gabeko lehen finala 2006tik

Atzo X. Euskal Herriko Pintxo Txapelketako finalerdietan lehiatu zen Sardara, baina ez da finalerako sailkatu.

Asier Perez-Karkamo
Sardara X. Euskal Herriko Pintxo Txapelketa

Sardara taberna, Hondarribiko bakarra finalerdietan

Hiru dira arratsaldeko finalerdietan parte hartuko duten Bidasoko tabernak, Irungo Gaztelumendi eta Danako, eta Hondarribiko Sardara.

Asier Perez-Karkamo

Sugarrik abiatuko ditu IX. Uztartzeko Jardunaldiak, ostiralean

Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak Uztartzeko IX. Jardunaldiak burutuko ditu hilaren 9tik abenduaren 1a bitarte, udalaren laguntzarekin. Sugarri, Abarka, Laia, Enbata, Hotel Jaizkibel, Kaialde eta Alameda jatetxeek dastaketa menuak eskainiko dituzte, jatorrizko izendapena duten maila handiko ardoekin uztarturik zerbituko dituztenak. Besteak beste, eskualde hauetako ardoak erabiliko dituzte: Errioxa, Nafarroa, Champagne, Duero, Rias Baixas, Somontano, Bierzo eta Perelada. Jatetxe guztiek prezio bateratua izango dute, 50 euroan (BEZa barne). Sugarri jatetxeak abiatuko ditu jardunaldiak, ostiral honetan bertan. Grupo Bodegas Chivite upeltegiko ardoak eta Taittinger txanpaina zerbituko dituzte. Jardunaldietan dastatu ahalko diren menuak eta ardoak ezagutzeko bisitatu Hondarribiko Ostalaritza Elkartearen webgunea.  Hondarribiko IX. Uztartzeko Jardunaldiak Hilaren 9an, ostirala, Sugarri jatetxean. Upeltegia: Chivite eta Taittinger txanpaina. Hilaren 16an, ostirala, Alameda jatetxean. Upeltegia: Remirez de Ganuza. Hilaren 17an, larunbata, Enbata jatetxean. Upeltegiak: Gonzalez Byass, Viñas del Vero eta Beronia. Hilaren 22an, osteguna, Laia erretegian. Upeltegia: Bodegas Ramon Bilbao. Hilaren 23an, ostirala, Abarka jatetxean. Upeltegiak: Freixenet (cavak eta Henry Abele txanpaina). Hilaren 30ean, ostirala, Kaialde jatetxean. Upeltegiak: Adegas-Valmiñor eta Ebano. Abenduaren 1ean, larunbata, Jaizkibel Hoteleko jatetxean. Upeltegiak: Hiruzta (txakolina), Finca de Bodegas Losada eta Oporto Ferreira.  

admin

Pasai pintxo egingo dute ostegunero, aste honetatik hasita

Pasaiako Laurak Bat elkarteko ostalaritzako hainbat kidek Pasai Pintxo ekimena abiatuko dute ostegunean, hilaren 9an, Trintxerpen eta Antxon. Ostegunero, 19:00etatik 21:00etara pintxo bakoitzekin edari bat emango dute. Antxoko sei tabernak eta Trintxer...

admin
Gehiago