Euskadi Gastronomika egitasmoarekin bat egin duten azken establezimenduei harrera egin diete
Euskadi Gastronomikarekin bat egin dutenen argazkia
Azken hilabeteetan Euskadi Gastronomika egitasmoarekin bat egin duten Bidasoko establezimenduei harrera egin diete proiektu horren arduradunek. Egitasmo horren asmoa da turismo enogastronomikoa bultzatzea, Basquetour erakundearen ekimenez. Gaur egin diete harrera establezimendu atxiki berriei Basquetourreko zuzendari Arantza Madariagak, eta Bidasoa Bizirik-en ordezkari modura Miguel Angel Paezek eta Maria Serranok.
Bidasoan, azken boladan gehitu direnekin, 45 establezimendu daude Euskadi Gastronomikaren barruan, eta horiek 60 zerbitzu ezberdin ematen dituzte. Hartara, Irunen eta Hondarribian egitasmoarekin bat egin dutenak jatetxeak, pintxoak ematen dituzten tabernak, ekoizleak, erretegiak, gourmet erako dendak, eta turismo bulegoak dira. Basquetourretik diotenez, “Euskadi erreferentzia da gastroturismoan, eta hori indartu eta bultzatu beharra dago”. Horrela bi helburu nagusi ditu iniziatibak: turismo gastronomikoan lidergoa finkatzea eta sendotzea, eta enogastronomiako produktu turistikoa sortzea, kultura gastronomikoaren potentzial osoarekin erlazionatuz.
Honakoak dira, Bidasoan, Euskadi Gastronomikan dauden establezimenduak (Irungoak eta Hondarribikoak dira):
- Aurretik Euskadi Gastronomikako kide zirenak: Amona Kattalin, Gran Sol, Irungo Atsegiña, La Canasta, Manolo, Orrua, Enbata, Gaztelumendi, Sargia, Ther Corner, Bidasoa Bizirik, Hiruzta, Cafe Irun, Danontzat, Hondar, Ola Sagardotegia, Alameda, Arroka Berri, Atalaia, Urdanibia Park hotela, Ibaiondo, Sebastian, Sugarri, Txantxangorri, Zura, Singular Food, Trinkete Borda, Vinoteka, Sardara.
- Kide berriak: Real Union, Sirimiri, El Ansanche, Antxiña, Ardora, Casino de Irun, Gastro Bar Obispo, Arrantzaleen Hermandadea, La Vinoteka, Laia erretegia, Conservas Hondarribia, Done Pedro, Vinoteca Mendibil, Ikusnahi Tours, Bidasoa Basque Brewery,